Aurten Deiadar Mendien Eguna Ganekogortan izango da, bagilaren 15ean

Bizkaie! 2014-06-03 17:40

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak hilaren 15ean ospatuko dau Deiadar Mendien Egunaren hamaikagarren edizinoa. Aurten, Ganekogorta mendian egingo dabe. Hitzordua 8:00etan izango da, El Fango kiroldegiko aparkalekuan. Eguerdian, 12:00etan, joko ditue adarrak Ganekogortako tontorrean.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak hilaren 15ean ospatuko dau Deiadar Mendien Egunaren hamaikagarren edizinoa. Aurten, Ganekogorta mendian egingo dabe. Hitzordua 8:00etan izango da, El Fango kiroldegiko aparkalekuan. Eguerdian, 12:00etan, joko ditue adarrak Ganekogortako tontorrean.

2004an, Batzar Nagusiak berreskuratu ziraneko 25. urteurrenean, berreskuratu zan ohiturea. Oiz, Gorbeia, Ganekogorta, Kolitza eta Sollube dira Bizkaiko deiadar mendiak, tontorretatik antxina adar hotsagaz egiten zan Gernikako Batzar Nagusirako deia. Mendi igoerea Bizkaiko Batzar Nagusiek atontzen dabe Balmaseda Mendi Taldea, Gailurra (Bilbo), Ganzabal (Lemoa), Sollube 707 (Bermeo) eta Alpino Tabira (Durango) taldeekaz alkarlanean.

Ganekogortak 999 metro dauka, eta tontorra udalerriz Alonsotegirena da. Edizino honetan bertan egingo da Deiadar Mendien Eguna, igaz Oizen egin zan.

Bilboko El Fango kiroldegiaren aparkalekutik abiatuko da bagilaren 15eko ibilaldia, 8:00etan, eta 12:00etan deiadarra joko dabe Ganekogortako tontorrean. Bederatzi kilometroko igoerea da. Bidean, jatekoa eta edateko egongo da Tarin iturriaren inguruan eta Pagasarriko zelaian.

Bizkaiko antxinako ohituraeri eutsiz, beren beregi ekitaldiotarako egindako adarra joko da tontor ganean. Ostean, mendizaleak Pagasarrin prestautako jaigunera jatsiko dira, musika, euskal jantzak eta jan eta edatekoez gozetako.

Bilboko Gailurra mendizale taldeak dauka aurten antolaketearen ardura, eta Lemoako Ganzabal mendizale taldeari emongo deutso txandea, 2015ean Gorbeiara egin beharreko igoera antolatzen hasteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu