Euskal Zinema Dokumentalaren Astea egingo dabe Gasteizen, urriaren 26tik 30era

Bizkaie! 2015-10-19 17:19   Barriak

Euskal egileen dokumentalak izango dira jaialdiko protagonistak. Guztira, bost film proiektauko ditue, Vital Kutxa Fundazinoaren Aretoan, eta mahai-ingurua egingo dabe emonaldi bakotxaren ostean. Gasteizko Euskal Zinemaren Astearen barruko atal moduan hasi zan ziklo hau, baina aurten leku handiagoa egin nahi deutsie dokumentalen arloari.

Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak antolatzen dau Euskal Zinema Dokumentalaren Astea. Aurten, urriaren 26tik 30era egingo da, astelehenetik barikura. Egun bakotxean film bat proiektauko da. Aurretik, dokumentalari buruzko argibideak eta datuak emongo ditue. Proiekzinoen ostean, entzuleek mahai-inguruan parte hartu ahal izango dabe.

Lehenengo emonaldian, hilaren 26an, Ander Iriarteren Echevarriatik Etxeberriara aurkeztuko dabe. Oiartzungo jentearen lekukotzen bidez, ezker abertzalearen eta indarkeriaren analisia egiten da dokumentalean. 27an, Alexander Garcia de Vicuña eta Gentzane Martinez de Osaba zuzendarien Bizi-seinaleak: Nestor Basterretxea emongo dabe. Nestor Basterretxea artistearen inguruko filma da.

Eguaztenean, hilak 28, Oskar Tejedorren txandea izango da. Notak mugimenduan lanean, Malandain Biarritz Balletaren ikuskizun baten ganekoak azaltzen ditu. Juanmi Gutierrezen Ateak zabalduz izango da hurrengo hitzordua, urriaren 29an. Okupazinoaren mobimentuaren analisi sakona egiten dau bertan. Amaitzeko, hilaren 30ean, Diana Navaren Coria y el mar pelikulea ikusi ahal izango da. Saharako emakumeen adorea erakusteko filma da.

Proiekzino guztiak iluntzeko 20:00etan hasiko dira. Sartzea libre da, leku guztiak bete arte. Vital Kutxa Fundazinoaren Aretoa Gasteizko Bakearen kalean dago, Dendaraban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu