Lisabö eta The iiingles Añorgan

Bizkaie! 2024-01-05 07:54   Musikea

Urtarrilaren 13an, 21:00etan, Añorgako Zineman.

DOKA Kafe Antzokiaren behin-behineko eta ezusteko itxiereak bertako programazinoan eragina izan dau. Ezbeharra jakin bezain laster, urtarrilaren 13an, DOKAn egin behar zan Lisabören eta The iiinglesen kontzertuari urtenbidea bilatzeari ekin eutsen atontzaileek; aukera posibleak aztertu ostean, Añorgako eragile zenbaiten babesa tarteko kontzertua egun berean, urtarrilaren 13an, 21:00etan, Añorgako Zineman egitea erabagi da.

Areto aldaketak aforoa handitzea dakar eta 100 sarrera gehiago jarriko dira salgai. Sarrera horreek barikuan, urtarrilaren 5ean, goizeko 10:00etan salgai jarriko dira musikaze.net webgunean.

Orain arte erositako sarrerak balioa izaten jarraitzen dabe baina areto aldaketea dala eta sarrerea bueltau nahi dauenak bidehuts@bidehuts.net helbidera idatzi leike urtarrilaren 11 baino lehen.

DOKA lako espazio bat posible egiten daben kideei gure babesa eta alkartasuna adierazo gura deutsegu: Biba zuek!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu