Zarautzetik Gernikara gaur, martiak 20

Bizkaie! 2024-03-20 08:24   Euskerea berbagai

Elgetatik (08:34) Ermuara (09:58), Eibar (10:30) eta Gipuzkoatik segiduko dabe Soraluze, Elgoibar, Mutriku eta handik Ondarroara (15:03)

Bizkaia mailako bitxikerien artean, ondokoak nabarmendu doguz:

Lea-Artibai Ziortza-Bolibar eskualdean, 1579. kilometroan, Bilboko Venezuelako konsuladuak egingo dau korrika eta 'pueblos hermanos' be kondidau dabe.

Uribe-Butroen, barriz, Larrauri/Mungian, Larrauriko lagunek 1679 KM-aren bigarren zatia hartuko dabe eta Larrauri herrira heltean txokolatea egongo da danantzat.

Mungian Amillotz Dantza Taldeak jantzan hartuko dau lekukoa Euskaltegi barrian.

Txorierrei Loiu aldean, Arbilduas Jai Batzordea izango da protagonista eta ahal badau edo, Doloresek hartuko dau lekukoa (101 urte).

Bilbo Bilbo 1821. kilometroan, Iraide Gurasoen oparia da. Aita, Luzie, Korrika materialaren arduraduna zan Iraide jaio zanean, 21ean bertan da bere urtebetetea (ez daki ezer).

Bilbo Bilbo 1823. kilometroan, Zamakola Eskoleak izango dau ardurea 50.urteurrenean.

Bilbo Bilbo 1840. kilometroan, Lizardi AEK-k 40. urteurrena ospatuko dau.

Ezkerraldea Sestaon, Kaiku Arraun Taldearen 100. urteurrena ospatzeko egingo dabe korrika eta, horrezaz gan, Udal langileak be Sestaoko korrika guztietan hor izan dira lekuko eroaile eta langileen artean euskerearen erabilerea sustatzeaz gan AEK-ri Korrika atontzeko babesa eta laguntzea emoteagaitik protagonista izango dira.

Arratialdean, Igorren, 2142. kilometroan ibiliko dira Arratiako AEK-koak eta ezuztekorik ezeasn, 88 urteko ikasle batek eroango dau lekukoa: Pakita Arrietak, hain zuzen be.

Lemoan 40. urteurrena ospatzen dabilen Harriketarrak Gazte Asanbladearen korrikalariak ibiliko dira martxan.

Egun handia gaur bizkaitarrentzat, izan be, martiaren 21ean Bilbon arratsaldeko 16:00etan edo sartu eta zapatu gauerdira arte edo hor korrikalariek Bizkaiko erepideetan egingo ditue kilometroak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu