New Yorkeko Guggenheim Museum-erako beka-programea edegita

Bizkaie! 2024-03-20 12:37   Kulturea

Esperientzia profesional bat izateko aukerea eskeintzen dabe.

Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek EAEko lau gaztek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en esperientzia profesional bat izateko aukerea eskeintzen dabe beka-programearen hamargarren deialdiari esker. Aurtengo edizinoa urria eta abendua bitartean izango da. Izena emoteko epea apirilaren 22an amaituko da, eta hautatutako gazteek 4.000 dolarreko diru-laguntzinoa jasoko dabe.

EAEko ikasleei zuzendutako udagoieneko beka-programeak esperientzia profesionala eskaintzen dau arteakaz eta museoen jardunakaz zerikusia daben gaietan trebatzeko New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumeko hainbat arlotan.

Praktikaldiak graduau barri diran ikasleei zein graduaren azken urtea edo graduondoko ikasketak egiten ari diran ikasleei zuzenduta dagoz, beti be ondoko baldintza biak bete behar ditue: EAEn jaioak izatea edo bertan bizitzea 2022eko urtarrilaren 1etik eta ingeles-maila altua izatea, ahoz nahiz idatziz.

Hainbat arlotan lan egiteko aukerea eskaintzen dabe; horreen artean, arte-ardura, erakusketen diseinua, hezkuntzea, komunikazinoa eta harreman publikoak.

Praktikaldiak irauten dauen bitartean ikasleek banakako proiektu bat garatu beharko dabe, bileretan parte hartuz eta praktikaldia egiten ari diran arloari jagozkion jarduerak betez.

Ikusi oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu