Apirilaren 27an egingo dabe 'Bizipoza Jaia'

Bizkaie! 2024-04-17 13:28   Kulturea

Apirilaren 26an, barriz, Badator Bizipoza Jaia atondu dabe.

Apirilaren 26an, Badator Bizipoza Jaia atondu dabe Gudarien plazan, Hernaniko ikastetxeen eskutik, motorrak berotzen joateko. Hori bai, ekitaldi nagusia, apirilaren 27an izango da Atsegindegin, goizeko 10:30etatik aurrera.

Ekitaldietako xehetasunak aurkezten ondoko honeek izan dira: Hernaniko Udala, Bizipoza Alkartea, Dobera Euskera Alkartea, Super H Alkartea, Gaztelekua, Pausoka Alkartea, eta Kanika Aisialdi taldea. Hizlariez gan, Totem eta Mitxelena babesleak eta Hernaniko boleiboleko taldekoak egon dira. Aurkezle lanetan, barriz, Porrotx eta Zapotxin izan dira.

Arratsaldeko 18:00etan emon deutsee hasierea Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldiari, Porrotxen eta Zapotxinen ondo etorriagaz, Ikusi mendizaleak abestiak girotuta. Sudur gorriak Bizipoza Alkartea zer dan adierazo dabe eta, horrezaz gan, argi itxi dabe, danona eta danontzat beharko lukeen gizarte inklusibo bat eregitzea dala helburu nagusia: Bizipoza gaur egun, Euskal Herri osoko 38 alkartez osotutako alkartea da. Danak, izaera bereziko gaiak lantzen dituenak, eta ume eta familiek osotutakoak, hain zuzen be.

Porrotxek eta Zapotxinek Hernani herri alaitzat, jatortzat eta eskuzabaltzat izentau dabe, ondokoa azadierazoz: Zorionak! Bizipozaren kurrikulumeko ezaugarriak bikain betetzen dozue!. Jarraian, Bizipoza alkarteko koordinatzaileak, Leire Elizegik, adierazo dauanez, Bizipoza alkarte izateaz gan komunidadea be, bada. Ibilbide luzea egin dogu dagoeneko eta bide luzea dau aurretik. Garrantzitsua da bidelagun izan doguzen guztiei geure eskerrik beroena autortzea. Hori guztia modu bisualean ikusteko aukera izan dabe Bizipoza eskolaren bideo proiekzinoan.

Programazinoa

- Apirilak 26, Hernaniko Gudarien plazan:

  • 15:15: Badator Bizipoza Jaia! Hernaniko ikastetxeen eskutik.

- Apirilak 27, Hernaniko Atsegindegin plazan:

  • 10:30 - 14:30: Bizipoza Alkartearen gunean.
  • 10:30 - 14:30: Bizipoza jolasa.
  • 10:30 - 14:30: Euskal tonbola Dobera Euskara Alkartearen eskutik.
  • 11:00: Go!azen ikuskizuna.
  • 11:30: Hernaniko Erraldoi eta buruhandien konparsea, herrian zehar.
  • 11:45: Ttarla Jantza Taldearen emonaldia.
  • 12:30: Hernaniko Musika Eskolako Trikitilariak, herrian zehar.
  • 12:45: Bizipozako Alkarteei eskertze eta autortze ekitaldia.
  • 13:30 - 15:30: Paella, Pausoka Alkartearen eskutik.
  • 16:00: Zapotxin, Porrotx eta Maromotots.
  • 17:30: Meriendea.
  • 18:00: Itzal Tadearen eskutik erromeria.

- Urbieta kalean, tailerren gunea:

  • 10:30 - 14:30: Kanika aisialdi taldeak, Aratz Ikastolak eta Gaztelekuak atondutako umeentzako tailer eguna.
  • 12:00: Hernaniko Boleibol Talderen Hartubol erakustaldia.

- Biteri plazan:

  • 10:30 - 14:30: Bizipozako Alkartearen tailerrak.
  • 12:15 - 14:30: Hernani Burujaberen Altxorrearen bila.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu