Euskaldunon arazoa beste bat da
2012-02-03Rubalcaba edo Chacón. Chacón edo Rubalcaba. Nor izango ete da irabazlea? Rubalcaba klasikoak aparato zaharraren babesa daukala emoten dau. Chaconek babes zabala lortu ei dau Catalunyatik kanpo.
Sarri esan izan da sozialisten kongresuetan ondo jakiten dala zelan sartuten dan, baina nekez asmatu leitekeala zelan atara. Dana dago airean, dana kolokan, gizon zaharra ala andra gaztea. Barne ministro ohia ala Defentsa ministra izandakoa.
Baina inork badaki zein dan euren arteko ezbardintasuna? Zein da euren arteko diferentzia adina eta generoa alde batera lagata? Ez dot pentsetan popularrak kezkatuta dagozanik batak ala besteak irabazteko posibilidadeak daukazala pentsauta…
Askoz kezkagarria da Iñigo Urkulluk gaur goizean salatu dauana: Jaurlaritza egoera ekonomiko larrian dagoala adierazo dau buruzagi jeltzaleak. Sozialisten artean horreen begi onez ikusita dagoan Patxi Lópezek ez dauka esatekorik bere agintepean izandako gestino eskaxarengaitik?
