Mundua konpondu guran...

A ze txarto kudeatu daben Bielsarena!!
Ez dakit Josu Urrutiak Athleticek inoz izan dauen presidenterik eskaxena dan, giza sareetan esaten dan modura, baina onartu behar da Marcelo Bielsaren kontratua ez barrizteko erabagiak hautsak harrotu dituala Bizkaialdean. Erabagia bera eta zelan hartu dan be bai.

Karisma haundiko entrenatzailea da Bielsa: apala, langilea eta jakintsua. Baina onartu behar da, bestalde, bere urte bien arteko diferentzia ikaragarria izan dala. Lehenengo denporaldian zerua ikutu eben lehoiek joku ikusgarria eta emoitza zoragarriak lortuta. Bigarrena, barriz, oso denporaldi kaxkarra izan da.

Sudurrak esaten deust aldagelan bizi dan giroa ez dala egokiena izan. Eta ezein kolektibotan giro onik ez badago ezin topera ibili.

Zalegoaren zati haundi batek zenbait jokalarien jokabidean ikusi dabe Bielsaren bigarren urtean izandako porrotaren arrazoia. Era berean, pentsetan dabe zuzendaritza taldetik ez jakola entrenatzaileari behar besteko babesa eskaini.

Uste dot Marcelo Bielsak hirugarren denporaldia merezidu ebala. Aldagelako giroa ozpindu dabenak joanda, fitxajeren bategaz eta ia denporaldi osoan lesionauta egon diranak errekuperau eta gero, aurtengo denporaldian lortutakoa gainditzeko aukerea egoan.

Zuzendaritzatik adierazo dabe ez dakiela ondino nor izango dan entrenatzaile barria. Danok uste dogu Txingurri Valverde izango dala eta joku horrek jente asko sumindu dau. Badakie Zuzendaritza taldekoek jente askok gura ebala Bielsagaz jarraitu eta ez dago argi zer dala eta ha luzamendua. Inprobisazinotan dabilz ala zain ia giroa hotzituten dan?

Edozelan be, horren txarto kudeatu dan egoereak ez deutso lagundu Urrutiaren irudiari. Eta Josu Urrutia da, gaur egun, Athleticen irudi publikoa.

Normalak gu?
Ezin zarratu ahoa. Zelan leike? Zelan ailegau leiteke persona ezezaguna hiltera? Zer apurtuten da persona baten buru barruan haraino ailegetako? Halango mundu mistikoetan sartuta dabilena ez dagoala burutik sano pensau leiteke baina gure jokabidea be ez da beti lar normala izaten.

Argitu beharko da benetan zer pasau dan, baina itxuraz gizon horrek hainbat andra hil ditu. Hildakoak prostitutak ei ziran. Inok ez dau honeen ganean galderarik egiten. Inor ez ei da konturau desagertu egin ziranik.  Gu normalak ei gara (eta besteak ez-normalak), baina personak desagerten badira ezelango errasturik laga barik, gurea ez da gizarte normala.

Orain morboa da nagusi. Komunikabideetan daturik odoltsuenak agertuten dira. Pelikuletan ikusi doguzan eszenak Bilboko lokal batean jazo dira. Nazkagarria, gogorra, sinistezina,… baina begira jarraitzen dogu. Adi-adi.

Normalak gara, bai.

Frustrazinoa
Deigarriak iruditu jataz Donostian eta Ondarrun ikusitakoak, baina ez harrigarriak. Ustez ETAgaz kolaboratzearren atxilotuta izan diranak ez dira bestaldera joan ohikoa zan legez. Atxiloketearen zain geratu dira giza harresiak ingurauta. Atxiloketen ondoren, hainbat pintada eta burla izan dira Ertzaintza eta EAJren kontra.

Orain denporatxua idatzi neban ETAk bere gerra galdu izan ebala eta badakit batzuentzako berba lar gordinak izan zirala. Trukean ezebez lortu barik laga eben bertan behera burruka armatua eta Estadutik ezebe lortuteko modurik ez eukalako gelditu eban burruka armatua. Urteetan alperrikako oinaze eta sufrimendua eragitea ETAren porrota izan zan. Beste batzuek, euren gabezi eta akats guztiekaz lorpenak erakusteko gauza dira urte guzti honeetan. Eta horrek frustrazinoa eta amorrua sortarazoten dau zenbaitzuen artean.

Holango jazoerak sarri ikusiko doguz ondorengo hilebeteetan. ETAren ekintzak bertan behera geratu dira, baina euren presoen egoerea ez da aldatu eta denpora luzean ez da aldatuko. ETAgaz nahastauta ibili izan ziran askok atxiloketa eta epaiketeei aurre izan beharko deutsiez. Irabazteko jaioak izan zirenok ez dabe ikusten edo ez dabe ikusi gura zein dan errealidadea.

Ez da erraza barruratzea urteetako estrategiak porrot egin dauela. Are gatxagoa da Espainiako banderea imini behar izatea kargu barik geratu izanaren mehatxupean. Egoera honetan merke merkea da frustrazinoa ondoko etxera zuzendutea. Eta askoz errazagoa norberaren etxean kontuak eskatzea baino.

Pizgarri ekonomikoak bai, baina ez bihar goizean
Adituek esan eben 2013ko hasikeran krisialdiaren punturik gogorrena biziko genduala. Auskalo are beherago joango ete garen baina begibistan dago oso txarto gagozala. Inguruan ikusten dira ondorioak. Ez dira zenbaki ofizialak ezagutu behar: inguruko hainbatek esaten deuskue lanik barik geratu dirala, hainbatek esaten dabe euren enpresak ez deutsezala soldatarik pagetan eta lana dekien askok ahalik eta gitxien gastetan dabe etorri leitekenaren bildur diralako.

Alderdi Popularraren ingurukoek jakinarazo dabe kimu berdeak ikusten dabezala eta Espainiako ekonomia laster berpiztuko dala. Popularrak ez diran askok, ostera, Alemaniatik (eta ez Alemaniatik bakarrik) datozan austeridade politikek huts egin dabela.

Logika ekonomikoa deukie orain arte hartutako neurriek, baina ezin da ziurtatu honeek neurrioi esker zulotik atarako garen. Espainiaren arazo ekonomikorik haundiena, kanpo zorragaz batera, lehiakortasun faltea da. Beraz, “logikoa” litzake kostuak bajatuarazotea nazinoartean Espainiako produktu eta zerbitzuak lehiakorragoak izan daitezan. Halaxe berpiztu leiteke jarduera ekonomikoa eta honegaz batera zorra pagau leiteke.

Hori da teoriak dinona, jakina, baina langabezia eta pobrezia gero eta gehiago zabalduten danean ez dago lehiakortasuna indartzeko modurik. Are gehiago, nahiz eta kostuak gero eta gehiago bajatu, beti egongo dira soldatak eta prezioak merkeago dekiezanak.

Beste era bateko politikak burutzeko sasoia dala dinoe aditu askok. Pizgarri ekonomikoak martxan dagoz munduko hainbat lekutan: Estadu Batuetan, Japonian… Europan jarraitzen dabe/dogu austeridade politikak apliketan eta Europa da mundo mailan zulotik atarateko zailtasunik haundienak dekon zonaldea.

Baina aldaketea, inoz etorten bada, ez da egun batetik bestera etorriko. Finlandian, Austrian, Alemanian… ez dabe pizgarririk martxan imini gura. Eta Alemanian hauteskunde orokorrak dekiez irailean. Eta leloak be badaki austeridade politikak bertan behera lagateak ez dauela lagunduten botuak ekarten.

Legazpin apurtu dana
Egia esango dot: musturre okertu jatan ETBn lehengo egunean izan zan debatea ikusi nebanean. Legazpiko kontsultearen arrakasteak hautsak harrotu ditu eta badagoz ondino ezebe ulertu ez dabenak.

Esaten eben mahai-inguru haretan Legazpin hauteskundeak irabazi ebazan kandidatureak Atez atekoa eroan izan ebala bere hauteskunde programan eta hori dala eta bai ala bai burutu behar izan eban hor azalduten dana.

Halaxe da, zalantza barik, baina gogoratu behar da herritar gitxi dagozala ehuneko ehunean ados bere botua jasoten dauen alderdiagaz. Eta gehienak, zoritxarrez, ez dakie zer daroan kandidatura bakotxak bere programan. Zatiren bat, gehienez. Ganera, gogoratu behar dogu programeagaz zerikusia daukan gauza asko sartzuten dirala jokuan botua norabide batera edo bestera eroateko.

Ez daigun ahaztu jente askok Bildu koalizinoa saritu gura izan ebala ETAren su etenaren ostean. Eta horreek botuemoileok bat etorriko dira zabor batzearen sistema barriagaz ala ez.

Nahastauta dagoz Gipuzkoako agintariak euren erabagien kontrako plataformak antolatu diralako. Aginduten dagozan asko plataformatan ibilitakoak dira eta orain plataformak daukiez aurrean. Manifaren bestaldean egotea ez eurentzako goxoa gero.

Eretxiemoile batzuk hasi dira esaten hurrengo hauteskundeetan Bilduk boterea galduko dauela Gipuzkoan. Ikusteko dago hori. Hauteskunde programeagaz zerikusirik ez daukien faktoreak izan ebazan lagun orain urte parea. Auskalo ondorengo hauteskundeetan zeintzuk sartungo diran jokoan.

Halan bada, interesgarria izango da ikustea zelan joango dan legealdiaren bigarren zatia, baina mito bat apurtu da lehenengo zatian, hau da, Ezker Abertzaleak haize freskua ekarri behar ebala euskal politikagintzara.

Arangoitikoa…
Twitterren nago daborduko eta izerditan nabil. Ez da bape erraza ideiak pilulatan laburbildutea. 140 karakter oso gitxi dira ideiak luze eta zabal espliketako. Kolpeak modukoak, pintzeladak, tantak…

Ikusi dotanaren arabera badagoz hori mugaori saihestu egiten dabenak. Blogaren testuaren lehenengo berbak edo izenburua sartu eta horren ondoren linka eskegiten dabe. Linkaren atzetik 140 karakter baino gehiago daukazan testua dago. Tranpea iruditzen jat hori. 140 karakter 140 dira eta sintesia egiteko ahalmena izan behar da Twitterretik ibilteko. Ez da erraza, esan bezela, baina nok esan dau Interneteko mundu honetan ibiltea erraza danik?

Zergaitik nire goitizena? Familiko baserriaren izenetik jatort. Harrizko etxea Internetera eroatea iragana eta gaurkotasuna lotuteko modu berezia iruditu jatan.

Esan leiteke Iñaki 2.0 bihurtu nazala: bloga, Facebook, Twitter, LinkedIn… Bakotxa bere ezaugarriekaz, bakotxa bere amarrukaz. Garai batean entretenimendu modura hasi zana bizioa bihurtu dala esan leiteke. Urteetan jarraitu dagiala!

Barregarriak
Nok esan dau egunotan barri barregarririk ez dagoanik? Aberri Egunaren manifestazinoan Ipar Koreako banderagaz dabilz euskal aberria aldarrikatzen (Telebistako irudietan argi ikusten da). Honegaz batera Venezuelako bandera. Hugo Chavez zanak bedeinkazinoa emon ei deutso Nicolás Maduro hautagaiari txoriaren itxurea hartuten.  Gipuzkoako zabor bilketaren kontrako kontrolbakoak dabilzala salatuten dabe bertako Ezker abertzalekoek. Lezoko bizilagunak haserre ei dagoz atez-ateko sistemaren kakotxak euren etxeen hormatan baimena eskatu barik imini dabezalako. Nicolás Madurok adierazoten dau madarikazinoa jasoko dauala berari botoa emongo ez deutsona. Eta Corinnaren lekuan ibili ei zan Sara Montiel hil da. Bere Corinno joango ete da hileta elizkizunera edo familiko bat bialduko ete dau bere izenean?

Orain ikusiko dogu
Orain gitxi irakurten neban Eleiza katolikoa modan dagoala ostera be. Seguru nago Aita Santu barriak badaukala zerikusirik sentimendu horreetan.

Ez dau ondino ezebe egin Argentinako Patxik, baina hainbat keinu egin izan ditu. Itxaropena piztuarazo egin dau. Inok ez daki ze neurriraino izango dan “ez bardin” baina begibistan dago hainbatek ezbardintasun hori ikusi gura dabela Aita Santuaren irudian.

Apaltasuna eta jatortasuna Patxiren ezaugarririk nabarmenetakoak dira, baina ez da nahikoa. Ierarkian obsesionauta bizi izan dira gerripeko kontuekaz jarrera itxi eta atzerakoiak agertuarazoten. Loa galduarazo deutso estrukturearen kontrola. Ondorioz, persona askorentzako, Eleizarenak kontu zaharrak bihurtu dira.

Ez dago ondino esaterik Patxik honeei erronkoi aurre egiteko gauza izango dan. Hauxe izango da bere arrakastearen edo porrotaren neurria. Honeei arazoei aurre egin barik nekez esan ahal izango da bere izendapeneak arrakastea ekarri dauenik.

In memoriam: Fleya de Ugalde
Fleya joan jaku  dinon mezua ez dot ondino sakeleko telefonotik borrau. Bere helbidea mailetik be ez dot ezabatu. Ez dot gura. Ezin dot. Ez neban uste lankide baten hilketeak nire barruan horrenbesteko kolpea emongo eustanik. Baina, jakina, Fleya ez zan edozein lankide.

Txoria bera bezain beteranoa zan Fleya. Betidaniko lankidea gure departamentuan. Baina ez daigun pentsau ETBn baino ez zala ibili. Hori baino arinago Euzkadi aldizkarian ibili izan zan lanean. Eta lehenago Fleya de Ugalde izeneko txostena osotu eban. Txostenean Francoren diktadurearen bortizkeria bizi izandako hainbaten testigantzak jaso ebazan. Horreetako asko larri egoazan eta baten bat joan egin jatan berba egin baino arinago. Orduko gauza asko galdu doguz” kontau eustan behin batean.

Hamaikatxu anekdota, bizipen eta pasadizo izan ebazan. Zer ez ete dogu pasau alkarregaz eta zer ez ete dau berak bizi? Jazotakoa umore handiz kontetan baekian. Unibertsitate garaikoak, gazte garaikoak,… Orain egun gitxi bere etxean bisitan kontau euskun zelan bizi eban Tejerazoa Gasteizen. Bilbon danak egozan arduratuta Lehendakaria desagertuta egoalako eta umetxu hori, Fleya bera, hain zuzen, Gasteizeko egoitza jeltzalean bakarrik geratu zalako gau haretan. Ikusteko modukoa izan behar zan Fleya bere ahots lodiagaz txapeloker bibotedun bat bere lekuan iminiten!!

Eskola zaharrekoa zan, hau da, kontau barik, egin behar zala uste eban horreetakoa. Ezin eban herria ulertu giza eskubide barik. Ezin euskaltzaletasuna ulertu kultura oro har ulertu barik. Sortaldeko kulturak maite ebazan. Euskerea maite eban. Kulturea maite eban. Eta gauza guztien ganetik txokolate baltza maite eban.

Nortasun handikoa. Gogorra eztabaidetan eta gogorra berak sinisten ebanaren defentsan. Beragaz serio berba egitea lujo hutsa zan, argudio sinpleak ez ziralako bere gustoko. Beragaz debate batean bardinketa egiteak garaipenaren zaporea eukan.

Orkestra andrea, hamaikatxu saltsatan egoan sartuta, moeta guztietako jenteagaz ebilen, gauza piloa interesetan jakon. Baina berak eta biok badakigu bestaldera joan izan zala kirolari inongo interesik ikusi barik.

Persona osoa agur esateko orduan. Hasikeratik egiten eban berba bere gatxari buruz, naturaltasunez eta elegantziaz. Umore baltza be agertu eban bere egoerea espliketako: Minbiziak 1 – Fleyak 0  Bere egoereak atzerabueltarik ez eukanean naturaltasunez jakinerazo euskun, gu baino tenplauago. Bisitan agur esatera joan gintzazanean irrifartsu, berbati eta umoretsu egoan, betiko moduan. Hamar minutuko bisitea ordubete baino gehiagokoa izan zan. Eta halaxe joan jakun, irrifartsu eta gizatasun ikasgai handia emonaz. Agur eta ohore!!

Zergaitik ete?
Hautsak harrotu ditu Mikel Agirreren erabagiak. Ia ia izendatzeko egoanean uko egin deutso izendapenari. Zergaitik ete? Ez dot pentsetan murrizketak egin behar izateak zerikusirik izan dauenik. Azken finean, alderdiekaz izandako bileratan egiturea egokitu behar zala argi eta garbi azaldu eban. Ez dot pentsetan Laura Mintegik asmau dauenik.

Ez dot bere arrazoietan sartu gura. Hori bere erabagia da eta errespetau beharra dago. Kontua da egoera deserosoan geratu dirala bai proposatzaileak zein EiTB bera. Eta okerrena, artegatasuna zabaldu da hainbaten artean. Ez dira gitxi EiTBren barruan aspaldi bildurtuta dabilzanak eta jazotako azken kapitulu honek euren bildurra elikatzen jarraitzen dau.

Ordezkoa hemendik gitxira datorrela pentsau leiteke eta bere egitasmoa be laster jakingo da.