Archive for Bagila, 2012

Ekonomia eta futbola, alkarri bizkar emonda

Barikua, Bagila 29th, 2012

Ez da guretzako albiste txarra Europako gailurretik jatorkuna. Espainiako bankuek daukien zorra pagetako dirua Europatik joango jake eta dirua ez da Estadutik pasauko.

Orain gitxi esaten neban bankuen zorraren bermea Estaduko herritarrak izatea arriskutsua zala oso. Argi baino argiago dago zenbait bankuk ez daukiela behar beste dirurik euren zorrak pagetako. Batzuk oso egoera larrian dagoz. Bada sasoia izenak emoten hasteko: Novacaixagalicia, Bankia, Caixacalatunya eta Balentziako bankoa. Eta argi dago Espainian be ez dagoala behar beste diru bankuen zorra pagetako.

Auskalo honeek Europako erakundeen esku geratuko ete diran, artez artez zarratu egingo dabezan edo birsuspertu egingo ete diran, baina behintzat euren zorrak, edo horreen zati bat, pagau egingo da. Orain Europa da bermea eta ez Espainia.

Hori bai, horren truke “erreforma” gehiago etorriko dira: argindarraren prezioaren igoerea pausu bat besterik ez da izango.

Mario Monti italiarrak esaten eban Astelehen baltza ez dala izango datorren astean. Paradoxa galanta da, hain zuzen, atzo ekonomikoki salbatuak izan ziran honeek Eurokopako finalistak izatea. Bietako batek izango dau Astelehen distiratsua, seguru. Lehengo egunean (nor eta ni, arraio!!) Pepe eta Cristiano Ronaldo animetan egon nintzan. Alperrik baina. Domekan Ballotelli, Buffon eta Pirlo animau beharko ete dodaz?

Bigarren mailara

Eguaztena, Bagila 27th, 2012

Ez dira etorriko baltzez jantzitako gizonak, baina Madrileko gobernua euren guraria beteten dabil ezelango arazo barik.

BEZ laster igongo da, botika asko eskuratzeko pagau beharko da, “banku ustela” sortuko dabe. Eta ikusiko dogu hemendik gitxira langile publikoakaz zer pasetan dan.

Bildurra sartu dabe personen gorputz eta ariman. Ez da harritzekoa Estaduko Barne Produkto Gordina gero eta motelagoa izatea. Dirurik ez daukanak ezin dau gastau eta daukana ez da ausartuten etorkizunean etorri leitekenak eraginda.

Ezin da ukatu zein dan Espainiako ekonomiaren arazoa: zor pribatua, batez be, banku eta aurrezki kutxena. Kudeaketa eskaxa, adreiluaren burbuila, alternatiba faltea, iruzurra zenbait kasutan… arazoak zeintzuk diran jakin badakigu. Baina eragile pribatuek erangindakoaren erantzuleak botere publikoak izango dira honeek diru barik geratu diralako. Baina ez larritu, gaur gauean Espainiak Portugal menperatzen badau dana pasauko da bigarren mailara, Espainiako ekonomia dagoan maila berera, hain zuzen.

Eta etorten badira…

Eguena, Bagila 21st, 2012

Akordetan naz euskal gatazkearen inguruan Julio Medemek egin eban pelikulan Bernardo Atxagak polito esaten ebala: ‘ETArena akabetan danean euskaldunak lebitatzen ibiliko gara kaletik, gaur ganean daukagun pisua handi-handia dalako’.

Sortu legelizau egin dau Auzitegi Konstituzinonalak, ETAko partaide batzuek onartu egiten dabez euren astakeriek ez eukiela lojikarik, zenbait botere publikoen aldetik onartuten da ez zala ETA izan indarkeria praktikau eban eragile bakarra. Pausu gogoangarriak, zalantza barik. Honeen ondoren etorriko dira gaur pentsauezinak iruditzen jakuzan beste batzuk, baina…

Baina krisialdi ekonomikoak dana jaten dau. Gaur jakingo ei da zenbateko zuloa dan Espainiako bankuena. Laster jakingo ei da Estadua bera Europatik erreskatau behar daben ala ez. Adreiluaren sukarra estadu osoko ekonomia erahilteko zorian ei dago. Ez dira gitxi euren ondasunak Frantziara eroan dabezanak ‘korralitoa’-ren bildurrak eraginda. Atzo bertan kontau eustan nire lagun batek bankuetako sekuridade kutxak alokatzea inoiz baino merkeagoa dala.

Orain gitxi esaten neban euskaldunoi joateko sasoia heldu jakula eta irakurleren bat ‘harritu’ egin zan nire izen-argazkipean holango berbak irakurtean. Nire ideologia eta sentimenduak ez dira larregi aldatu azken urteotan, baina gaur egungoan ideologiak baino beharrak aginduten dau.

Baten batek ‘friki’-tzat jo dau Montserrat Nebreda Catalunyako PPren agintari ohia independentziaren alde atara danean. Catalunyari dirua eta arimea kendu guran ibili izan dira azken urteotan. ‘Baltzez jantzitako gizonak’ etorten badira, Euskaldunok antzekoa sufridu beharko dogula pentsetan dot. Edo uste dogu Espainian aplikauko diran errekorteak ez dirala gurera helduko? Ebrotik behera gure berezitasuna ez badabe kontuan hartuten ez dot uste nik Piriniotik gora be gogoan izango dabenik.

Prestamoa, ez erregalua…

Astelehena, Bagila 11th, 2012

Europako erreskatea hemen da. Oraingoz bankuak dira erreskatea jaso dabenak. 100.000 miloe eurorainoko erreskatea. Dirutza ikaragarria da hori. Eskerrak orain urte parea Espainiako bankuak Europako sendoenetakoak zirala!!

Kontuak kontu espekulazino piloa dagoz erreskate honek izango dituan ondorioen inguruan. Espainiako arazo ekonomiko guztiak konponduko ei ditu erreskateak, pisuen prezioa beherantza bultzatuko ei ditu, ekonomia suspertuarazo egingo ei dau…

Nik ez daukat horren argi. Badakit hau prestamoa dala eta prestamoa beti bueltau behar dala bere interesekaz batera. Honeek ez dira bere garaian Europatik musutruk etorri ziran diruak. Ha dirua jasoko daben bankuek dirua mobidu beharko dabe etekina atarateko. Eta onurakk prestamoa egin daben Europako instituzinoei emon beharko deutse atzerabueltan euren akzinodunei emon barik.

Baina hau ez da kontu bakarra: badago maldan behera dagoan Espanian etekina sortarazoteko gauza dan aktibidaderik? Eta seguru nago eragile pribatuek dirua bueltetan ez badabe botere publikoek pagau beharko dabezala fakturak. Eta botere publikoen atzean uritarrok gagoz. Egia da Iñigo Urkulluk esan daurna: hau ez da euromiloiaren saria.