Joateko sasoia heldu da

Arazoa ez da Bankia. Arazoa ez da Raxoi edo Zapatero. Arazoa Estadu bera da. Modelo batek porrot egin dau. Espainia zulora doa freno barik. Gero eta argiago dago ez dagoala behar beste dirurik Espainian zorra pagau ahal izateko. Ikusteko dago Espainia salbetako zer egingo dauan Europak eta horren truke zer eskatuko dauen.

Ikusitakoaren arabera nire buruari preguntetan deutsat ze arraio egiten dogun euskaldunok zulora eroaten gaituan estadu horreri lotuta. Gure ekonomia ez dago horren jota, langabezia tasa bajuagoa da, zorra ez da horren handia,… Zergaitik ez gara joaten Espainiatik euren porrota gurea bihurtu baino arinago?

Erantzun bat “Joateko sasoia heldu da” -ri

  1. Perugorri:

    Ederto esan dozu: zergaitik ez goazen Espainiatik. Eta sano ondo esanda dago. Euren zorrak pagetan gabilz-eta…
    Independentziaren aldarrikapena izan da zurea. Irakurten dodaz zure artikuluak, baina ez neban uste hain libertadezale zinanik!!!! Ez, bromea da, ze badakit nondik nora zabilzen…
    Arrazoi osoa daukazu: Lopez barik, eta gu bakarrik, honeri eusteko moduan gara.
    Eta alderdi bakarra dago honeri eusteko, kopla barik…

    Ikusiko dogu EH libre, ezta?

Erantzun bat jarri

E-Posta

Idatzi laukian alboko letra eta zenbakiak: