Burua landu beharra

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-09-29 17:32

Ahoa zabalik ikusi neban joan dan zapatuan Athleticek San Mamesen jokatu eban partidua.

Honeek ete dira Champions League irabazi behar eben jokalariak? Ha ezintasuna,... Ezin da esan talde txarra danik aurtongo Athletic. Ia-ia igazko denporaldia jokatu eben jokalariak doguz zelaian, salbuespen bat kenduta. Horrenbeste igertan da aurton Ander Herrera ez dagoala? Edo jazotakoa gogoan pentsetan dabe jokalariek izerdia bota barik irabazi egingo dabela? Hainbatek burua berotu eban zurigorriek egindakoa ikusi eta gero. Bizitzaren ezein arlotan pasetan dan legez, buruan daukie problemea Athleticeko jokalariek. Mentalidadea aldatu beharra dago. Esatea erraza da, baina egitea ez da horren erraza.

Danok dabilz entrenatzaileari begira, baina ez dakit nik entrenatzailearen proposamen barriak entzun barik ez ete daben jokalariek psikologo baten aholkuak entzun beharko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu