Ustelkeria nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-11-24 17:42

Ezin da esan politikea dala ustelduta dagoan alor bakarra.

Ondino ez da urtebete paseu sortu danetik eta inkestek dinoenez, Podemosek alderdirik bozkatuena izan leiteke Estadu mailako hauteskundeetan. Nafarroan be emoitza onak izango leukez orain gitxi kaleratu diran inkesten arabera.

Alperrik esango dot bildurre emoten dauala Podemosen atzean dagoanak edota euren proposamenak burubakokeriak besterik ez dirala. Jente asko dago hasarre oraingo sistema politikoagaz. Ez da harritzekoa. Ustelkeria besterik ez dagoala emoten dau. Politikatik atara diran ustelkeria kasuak kontauezinak dira.

Edozelan be, ezin da esan politikea dala ustelduta dagoan alor bakarra. Leo Messik pagau barri ditu 20 miloe euro Ogasun publikoagaz daukan zorra kitatzeko. Iker Casillasek miloe bi euro, Ana Torroja, Mecanoren abeslariak miloe erdi euro, Montserrat Caballek 200.000 euro. Futbol Ligearen lehenengo bi mailetako klub batzuek daukien zorra miloeka eurokoa da. Honeek be onartezinak dira zor publikoa gora eta gora doan bitartean. Eta are onartezinagoa zenbait zerbitzu publikotan dagoan diru faltea. Dana dagoala ustelduta emoten dau.

Arduratzeko modukoa da egoerea. Ustelkeria dala eta goitik beherako aldaketea politikoa bultzatzen danean ez dago jakiterik ondoren zer datorren. Venezuelan Hugo Chavesen estadu kolpeak etorri ziran, Italian Berlusconi politiko barritzailea. Kontsolauko gara pentsetan gurean ez dagoala hainbesteko ustelkeriarik? Espainiako lurrikareak gurean be izango dau eraginik...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu