Orain Ligea

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-01-30 18:59

Ondo baino hobeto ibili izan ziran. Baina benetan garrantzitsua dana Ligea da. Eta hor Levante dago zain.

Onartuten dot bildurtuta joan izan nintzala atzo San Mamesera. Athleticek azken bolada honetan jokatu dituan partidak ez dira izan, hain zuzen, historiara pasauko diran horreetakoak.

Baina nire usteak ustelak izan ziran. Hasikeratik ikusi izan zan Athleticek ganoraz jokatuten ebala. Malaga taldeak lan ona egin eban defentsan, baina zurigorriak nagusi izan ziran lehenengo zatian zehar.

Bigarrenean hobeto ibili ziran lehoiak, batez be lehenengo hogei minutuetan. Ez eban itxurea txarrik erakutsi Malagak, baina hobeto ibili izan zan Athletic. Balenziaga, Etxeita, Beñat, Muniain...  Ondo baino hobeto ibili izan ziran. Baina benetan garrantzitsua dana Ligea da. Eta hor Levante dago zain.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu