Youtuben sartzeko arrazoi berezia

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-07-07 19:04

Bagilaren akabuko zapatua egun berezia da Zamudion. Lagatzu euskara alkarteak bere eguna ospatuten dau jai erraldoia antolatuz.

Hamaikatxu aldiz ikusi dot bideoa eta ez naz nekatuten. Bagilaren akabuko zapatua egun berezia da Zamudion. Lagatzu euskara alkarteak bere eguna ospatuten dau jai erraldoia antolatuz.

Azken urteotako herri bazkari erraldoiaz ganera, alkarteak herri osoa mobilizau dauen ekimena antolatu dau. Helikoptero batetik hartutako mosaiko haundia, ume eta heldu piloa kalean jantzan, koadrilak musikea egiten edalontziak eta eskuak erabiliz, baina aurtengoak maila guztiak apurtu ditu.

Lipdub erraldoia antolatu dabe, herrian mobiduten diran alkartekaz. Arko jaurtiketan dabiltzanak, marrazkigintza tailerrekoak, futbol taldekoak, txistulariak, dendariak, gaztelekukoak, kotxezaleak, patinlariak, musika taldekoak, boxeozaleak, txirrindulariak,… 600 partaidetik gora 3200 biztanle dituan herri baten. Kolore eta adin guztikoak herriko lipduba egin guran. Eta apustua lagunartean daukat luzatuta. Bideoan birritan agertzen naz. Inok topetan badau hau idazle xumea, tragua ordainduta dauka, alafede!

Oingo Barikuan egingo dabe aurkezpen ofiziala Lagatzukoek, bideoa proiektau eta making off bat erakutsiz. Argazkiak be egongo ei dira. Baina aurrerapena youtuben daukagu: Lagatzu 2015. Ikusteak merezidu dau, benetan!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu