Urna usaina ostera be

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2016-04-21 19:29

Honeek lau alderdiok pentsetan dabe hilabeteotan agertu daben jokabidea saritu egingo dabela herritarrek urnatan bigarren txandea izango danean. Badakie ondo baino hobeto egoera politikoa ez dala bape egonkorra Espainian eta seguru (edo ia seguru) dagoz hobeto egongo dirala hauteskundeak errepetiduta orain baino.

Ez dau emoten egoerea lar aldatuko danik. Erabateko sorpresea izango litxake bagilaren azken domekan hauteskunde orokorrak barriro ez izatea. Sei hilabete emon ditue Estaduko lau alderdi politiko nagusiak plantak egiten, benetako ahaleginik ez dalako egon, eta ez dira kapaz izan gobernua osotzeko. Euren ezintasuna eta euren arteko alkar ezinikusia herritarroi bialduten dauskue atzerabueltan. Alderdi barriak, ustez politikeari odol barria emotera deituta ei dagozanak, ez dira horren desbardinak. Euren interes partikularrak defendiduteko orduan alderdi zaharren modukoak dira. Ikusi izan doguz plantak egiten, postuak eurentzako erreklametan, itxurak egiten, mahai azpitik maniobretan. Eskerrak ez dabela botererik eskuratu. Iruditzen jat euren estiloa eta alderdi zaharrena ez litxakela horren desbardina...

Kontuak kontu, honeek lau alderdiok pentsetan dabe hilabeteotan agertu daben jokabidea saritu egingo dabela herritarrek urnatan bigarren txandea izango danean. Badakie ondo baino hobeto egoera politikoa ez dala bape egonkorra Espainian eta seguru (edo ia seguru) dagoz hobeto egongo dirala hauteskundeak errepetiduta orain baino. Baina gaixotasuna Espainiatik Euskadira etorri leiteke. Inkestek dinoe Eusko Legebiltzar barritik be nekez atarako dala Jaurlaritza egonkorra. Suposatzen dot herritarren nekea eta amorrua haundiagoa izan ez daiten Urkullu lehendakariak balorau egingo dauala euskal hauteskundeak Espainiakoen bigarren txandeagaz batera egitea. Ikusi beharko da, halanda be, parlamentu barriek gobernagarritasuna erraztu egiten daben ala ez. Bai Espainian zein Euskadin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu