Elebidunen izaerea asko aldatu da hamabost urteotan

IV. Inkesta Soziolinguistikoa aztergai


IV. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, elebidunen multzoa asko aldatu da azken 15 urteotan. 1991n elebidun gehienak (% 79,3) euskaldun zaharrak ziran, hau da, etxean ikasi eben euskerea. Euskaldun zaharrak, gainera, nagusi ziran adin-talde guztietan. 2006an, barriz, euskaldun zaharrak oraindino nagusi badira be (% 57,9), gazteen artean irauli egin da egoerea. Izan be, 16-24 urte tarteko gazte elebidunen erdiak baino gehiago (% 54,5) euskaldun barriak dira dagoeneko, hau da, eskolan edo euskaltegian ikasi dabe euskerea. Gogoan euki behar dogu 1991n adin tarte horretako elebidunen % 25 baino ez zan euskaldun barria.

Gaur egungo elebidun gaztea zelakoa dan hobeto ezagutzeko, ikusi daiguzan jarraian EAEko elebidun gaztearen ezaugarri nagusiak eta orain dala hamabost urteko gazte elebidunagaz daukazan aldeak. EAEko gazte elebidunak (16-24 urte) gaztelania dauka lehen hizkuntza (% 56) eta erraztasun handiagoa dauka erderaz euskeraz baino (% 56).

Oinarrizko (% 79) eta bigarren mailako (% 69) ikasketak D ereduan egin dauz. Halan, eskolan ikasi dau euskerea. Uri-gune erdaldunetan bizi da, Bizkaian nagusiki. 1991n, ostera, EAEko elebidun gazteak (16-24 urte) euskerea eukan lehen hizkuntza (% 63), nahiz eta harek be erraztasun handiagoa eukan erderaz euskeraz baino (% 53).

Oinarrizko ikasketak D ereduan egin ebazan (% 46) baina ikaskide asko eta asko eukazan B ereduan (% 45). Hirugarren gune soziolinguistikoan (elebidunen ehunekoa % 50-% 80) bizi zan, Gipuzkoan nagusiki.

3 Erantzun “Elebidunen izaerea asko aldatu da hamabost urteotan” -ri

  1. Teo:

    Datuak bota dozuz, baina ez dozu horreen ganeko balorazinorik egin. Antza, irakurleak ondorioak ataratea izan da zure asmoa.
    Nire balorazinoa: elebidunaren figurea sano figura opakoa da. Horrek ez dau ezelan be islatzen hizkuntza baten erabilerea eta benetako bizitzea, eguneroko hartu-emonetan eta borroketan. Eskolan ingelesa ikasi neban nik, eta beraz, ingelesez hitz egiteko kapaz nazenez, ni be elebiduna naz (hirueleduna nire kasuan); baina ingelesa Irlandara joan nintzanean baino ez dot erabili izan hainbat urtean (bueno, estranjera batzuekaz ligetako be bai, baina ez sarri).
    Gakoa: hizkuntzearen erabilerea bermatzeko eremuak zabaltzea. Nik ez dot uste ‘koadrilategi’ eta halako txorradek euskerea salbauko dabenik. “Egin daigun geto bat, eta geto horretan, euskerea nagusi”. Kriston lelokeria. Euskereak prestigioa eskuratu behar dau. Bideak: Unibertsidadea, komertzioak, komunikabideak, administrazinoa, Internet, blogak, Bizkaie, Second Life… Horreetan guztietan islatu daitela, BENETAN, euskerea zeozertarako badala. Eta ondoren, nire ustez, inportanteenetarikoa: ESKOLEA. Lehengo euskaldunak ‘gaztelaniatan’ (erderazko uretan) inmertsinoa egin behar izan eben lantxerik, oraingo baskoak be euskeratan (eztitan legez, olerkari batek esan eban moduan) ‘inmertsionauko’ doguz (zilegi bekit berbatzar hau erabiltea). Horretan, Aitorren lana sano da ona gurean. Sozialistak erakartea izango da kontua, bestela sokea eten egingo da, eta arazoak handiagoak izango dira onurak baino. EAJ be jokoz kanpo dabil kontu honetan… Hizkuntza kriptikoa begitanduko jake batzuei, baina zuk, Erramun, badakizu zertzaz nabilen.

  2. Sikeran:

    Teo, ez dot ulertu piperrik be. Erramunek ulertuko al eban ba….

  3. Telepizzak orain:

    Prestigio handia, euskaraz zuzen idazteko gai den funtzionario asko ta parrandazale ta zirikatzaile gutxi, hori lortuko dugu koadrilategi (ta berbalaguna, ta aerobic talde, ta nerabeen playback txapelketa ta…) bezalako txorradak ez baditugu zabaltzen, birasmatzen eta indartzen.
    Eskola gutxiago eta kale gehiago, hori behar du euskarak. Txiki Park eta Telepizza euskaldunak, ez liburutegiak apaintzeko tomoak.

Erantzun bat jarri

E-Posta

Idatzi laukian alboko letra eta zenbakiak: