Garagarrila, 2010

Oporrak

Martitzena, Garagarrila 27th, 2010

Ez daukat besterik buruan: oporrak, oporrak, oporrak… Ez naz urte osoan oporren zain egoten dan horreetakoa, eta egia esan, urtean zehar bere, beharrean zein kanpoan, iniziatibea piztuarazoten deusten proiektutxuak eukiten dodaz. Harek noz etorri egoten naz, eta bata dala edo bestea dala ilusiona eukiten dot, oporrak ahaztuta.

Gauzea da ze, oporrak hartuteko egun batzuk bakarrik falta diran honetan, honetan bai, ez daukadala besterik gogoan. Neure golkorako pentsau dot; ez daukie sufrimendu makala urte osoan oporrak noz etorriko dagozanak!

Aitortu behar dot halan da bere, egunokaz besterik ez darabildala: erritmoak eta parajeak aldatu, behar egin behar bada bere ordutegiak gura legez atondu, gura dodan ordura arte lo egin, hondartzan deskantsua eta bainua hartu, gozaria jateko tartea hartu… Sufridu be sufriduten nago egutegiko orriak pasau artean. Eta besterik ez jat otuten idazteko: oporrak, oporrak, oporrak, oporrak…

DiogenesVD

Barikua, Garagarrila 16th, 2010

 

Bazenkien DVD euskarriaren biziraupena 10 urtekoa dana? Hortik aurrera euskarria bera kalidadea galduten doana eta berak daukan bakteria batek jan egiten dauana DVDa? Eta orain hain merke dagoazan kapazidade handiko disko gogor horreek informazinoa seguru garantia daukan artean baino ez dauala gordeten? Niri eupelako itolarria sartu jatan argazkiak eta dokumentu danak halango disko gpgor baten gordeta eukita. Ai ni! Espazio gitxi hartuten eustan soluzinoa topau nebalakoan nengoan baina… Halan da ze, onena argazki danak lehengo legez errebeletea da, baina egiten doguzan beste argazki nork errebelau!

Kontua da ze akabuan saturazinoa bere badaukagula, eta dan-dan-dana ezin dala gorde… akabuan bere ondo etorriko jaku lantzean informazino apur bat galdutea… geure buruak bere halan funtzionetan dau, ezta? Ostean, ezeidazue esan, bizimoduko momentu danak argazki edo bideoan grabauta bageunkaz, kasurako, non gorde hori guzti hori? Eta zer opor edo bidaia dira bideo kamarea eskuan ikusten doguna ondo grabauta geratu daiten pantailatik biziten badogu zuzen-zuzenean baino (total gero galdu egiteko…). Akabuan argazki eta bideo kamareak bere bota egingo dodaz…

IEN 7, BURU BETE BAZPI

Eguena, Garagarrila 8th, 2010

Zazpi, buru bete bazpi! Zazpia iruditeria handiko numeroa da: zenbaki sakratua da, jainkotasuna (hiru zenbakia) eta lurra (lau zenbakia) bat egiten dituana. Ilargiaren aro bakotxak zazpi egun irauten ditu, zazpi dira asteko egunak, bekatu mortalak… Filosofia Hinduaren arauera, gizakiaren gorputzean zazpi “txakra” edo gurpil dagoz.

Zazpigarrena dauka aurtengo Eako poesia egunen aroak. Eta zazpi misterio ezkutuak, zeremonia magikoak eta igarmena zuzentzen dituan zenbakia izanik, Eakoak iragarri gura ditu oraingoan.

Zazpigarren egunean, Jainkoek eta garaitikoek atsedena hartzen dabe, gogoetarako eta kontenplazinorako, eta halantxe egingo dogu guk danok Ien, atseden hartu, poesiaz gogoeta egin eta poetak, posiazaleak, poetazaleak, poemak airean… kontenplau.

Zazpi garrantzitsua ei da umeen bizitzan. Jaio eta zazpi ordutara jakiten da bizirauko daben, zazpigarren egunean zilbor-hestea jausten da… eta zazpigarren honetan ziurtatuko dogu guk Ieko poesia egunak bizi-bizi dagozala, iraun gura dabela gure bizimoduetan, heldu gura dabela, aurrera egin.
Zazpi zenbakidunek eskutukoa eta mistizismoa maite dabe: poesiaren atzean gordetako mezua gustoso dogu guk. Erlijio propiaoak sortzen diuzte: poesia da gure erlijioa Ien. Ganera, bidaiatutea maite dabe, kultura eta bizimodu ezbardinak ezagututeko aukera eukin gura dabe-eta: Ien bere hor-han-hemengo zein danetariko hizkuntzatako testuak eta testugileak jasoko doguz.

Zazpi zenbakidun persona negatibo batzuk depresinorako eta malenkoniarako jokerea daukie. Beste batzuk, isilak, sarkastikoak edo alferrak dira sano.
Eta zelakoak dira ba, poetak?

8 zenbakiak infinitua adierazten dau, eta infinitura bidean doaz Eako poesia egunak