Literatura, kazetaritza, kazetatura…
Ez dot egundo egunerokorik idatzi, inork topau eta irakurriko ebalakoan, beharbada. Blog-ak beti lotu izan dodaz egunerokoakaz, eta ez dot bizi izan nazen artean blogik euki, gaur arte. Daukadazan esperientzia eta ikasketa apurreri esker, dana dala, badakit bloga literatura edo kazetaritza egiteko modu bat be badala, edo kazetatura egiteko modu bat… ildo horreri jarraituko deutsat hemen.
Koadernoa beti eroaten dot aldean, eta han-hemen idazten dodaz gauzatxuak, hau koadernoko apunteak garbira pasetako modua izan leiteke. Hala eta guztiz be, badaezpada, ez egizuez hemen joango diran danak sinistu… egileak beti ipinten dau beretik, baina sortzailea dan ezkero, asmatzailea be bada askotan…
2009-04-20 , 4:13 pm
Sortu edo/eta asmatu?: hortxe dago kontua. Jainkoak be mundua sortu ei eban, baina ez eban asmatu…
Txikitan asma (eta asmazino) gogorra neukan (asmatua nintzan orduan, euskeraz esanda, inork asmatua edo/eta asma-erazoa), baina gaur egunean sortzailetzat daukat neure burua, lehenagoko kontuak eta larrialdiak lagun. Sortu daitekeana (leitekeana, hobeto esanda), dana dala, lehendik asmauta dago baina. Nihil novum sub sole esan eban harek be.
Ba, horixe, ondo etorria Miren. Irakurriko dogu alkar. Eta zure abizena baizen luzea izan daitela aurrean daukazun ibar hau!
2009-04-21 , 9:25 pm
Portzierto, neska, ezer, inon, ezein edo nonbait (eta norabait) asmatzeak edo sortzeak ez dau minik emoten, ee?? Nire esperientziak baietz esaten dau, min emoten dauela -min be min-. Mingor nozu eta. Min……….. Joder, beti nabil bardin….
2009-04-27 , 11:41 am
Eup!
Beti izaten dozu zeozer kontetako. Orain irakurri be egingo dogu, ba.
2009-04-27 , 12:43 pm
Pozten naz, bai berbaro dalakoak eta baita iñigok be interesa agertu dozuelako. Ia ba oindik aurrerakoetan be halan dan.
2009-06-19 , 4:25 pm
Hara! Hemen gutxiña azaltzeiela! Hor nunbatte besten bat utzizut… Hasi bila! J