Sinadura bako liburuak?

Teknologia barrien ingurura erraz-erraz parajetuten ez nazan horreetakoa naz, baia liburu elektronikoaren uholdeak atrapau egin nau neu bere azkenerako: joan zan urtebetetze-opari legez jaso neban.

Lantzean baino ez dot hartzen, izan be, oraindino be asko eta asko daukadaz papelean irakurteko… Autobuserako, trenerako, bidaian noanerako… erabilten dot momentuz. Ohitura faltea izango da aurki, baia papelak oraindino bere gehiago erakarten nau.

Egunokaz Harkaitz Zubiriren Etxekalte eleberria leiduten nabil. Gustura nabil, eta Literaturia ganean daukagula eta bertan egongo dala pentsau dot. Asteon akabau gura neukela irakurten, asteburuan beragaz berba batzuk trukatzeko-edo. Ganera, fetitxismo puntu bat daukat sinaduradun liburuakaz (ganera, gerora balio handiagoa daukiela esan eustan irakasle batek behin…), eta…

Baina, nire disgustua: zer eroan behar deutsat sinatzeko?

Erantzun bat “Sinadura bako liburuak?” -ri

  1. Josekristo:

    A zelakoa zaran, lagun. Zer eroan? Mundu birtualean ez dago tintarik, ez hartu-emon fisikorik, ez benetako kontakturik. Birtualtasuna ulertzea da kontzeptua: musu birtualak, besarkada birtualak, sexu birtuala, … enfin, taupada fisikorik bako bihotz birtualera ohitu behar garala. Papera? Zer zan papera? preguntauko deuskue lobek! Hemen ez dago besterik…
    Eta ez aitatu erantzunean erromantizismoa, garai honeetan ez gagoz kopletarako be-ta…

Erantzun bat jarri

E-Posta

Idatzi laukian alboko letra eta zenbakiak: