Botatekoak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-08-22 18:59   Jan edanak

Itzulpengintzearen eta musikearen arteko loturak zein ete diran, aspaldion buruan bor-bor ibili dot... Sarri itaundu deutsat neure buruari antzeko mekanismoak ete darabilzen testuen itzultzaile batek (testu bat irakurri, interpretau eta beste hizkuntza baten ipinten dauanean) eta musikari-interpreteak (partitura bat leidu, interpretau eta soinua ipinten deutsanean).

Aurreko urteetako egutegiak, bidaia-txartelak, teatro-sarrerak, oporretako afixak, hilabeteetan ikutu bere egin ez diran aldizkari eta egunkariak, aurreko urteetako agendak, zerrendak apuntetako koadernoak, goitik behera betetako sudoku-koadernoak, bizimodua aldatu ez deutsuen poltsikoko liburu-bildumea, kassetak, VHS zintak, pintetan ez daben boligrafoak, ez dabilzan erlojuak, daborduko ez daukazuzan aparatuen instrukzino-orriak, kadukautako botikak, txupito baterako be emoten ez daben botila ia-hutsak, lau hilabetetik gora daukan te-kaxea, txinatarrera deitu eta handik ekarritako zotzen kolekzinoa, herriko jaietan erositako kapela eta betaurrekoak, etxean egoteko gordetako kamiseta zantarrak, inoz barriz erabiliko ez dozun jantzia, zulodun kaltzetina, motxilea, zein zapiak (besteak beste).

Zabaldu tiraderak, zabaldu armairuak, zabaldu kutxak. Bil-bil egin eta bota, bota, bota, bota, bota erropen kontenedoreak elikatu, bigarren eskuko almazenak bete. Baietz pisua galdu dozulako sentsazinoa euki!



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu