Larrekoa begitandu baina... neuk ulertu ez, antza!

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-05-29 16:10

Hori bada jenteak gura dauena, emon daiogun bazkea. Saiatu naz azaltzen futbolari hainbesteko garrantzia emotea kontu politikoa eta soziala dala, astia paseteko moduak be irakatsi eta ikasi egiten dirala... Baina alperrik...

Jakiten badot, jakin, ez dot ahorik zabaltzen. Esan dot ba gehiegizkoa iruditu jatala bart teleberrin Athletic fenomenoari eskaini deutsien denporea, larrekoa zelaitik beste hainbat puntura zenbat minutu eta pausu emon behar diran kontetea emotea, gehiegizkoa eskoletan umeai gaur Athletic jantzita joateko eskatu izana... Dan-dana abarreta galanta!

Esan dot, ba, esan badot! Antza, ez dot jentearen ilusinoa ulertuten, talde bat baino gehiago dalako zuri-gorriena, sentimendu asko azalarazoten dituana, antxinatik datorrena, masak mobiduten dituana, jenteak gauza alaiak entzun gura dituala (ezikusiarena egin gura dauela, nik), nahikoa entzun doguzala beste probientzietakoak urteetan zehar bizkaitarrei barreka telebistan eta hainbeste denpora eskaini badeutse notiziari beste hoberik egongo ez zalako izango zala...

Artean, pentsau dot, jenteari bost deutsola errege kopea espainiarra izateak, euskerak Lezaman edo Athleticen prentsaurrekoetan daukan prezentziak (hoba Garitanorenak etxera ekarriko bageunkez)... Jenteari bost axola deutso erabagiteko eskubidearen aldeko ekimen bat egin dala gaur bertan Donostian, Literaturia izeneko ekimena hasita dagoala Zarautzen... Adibide solteak baino ez dira; eta horren aldean, ba ez, ez dago partidua baino barri garrantzitsuagorik, zelan ba.

Hori bada jenteak gura dauena, emon daiogun bazkea. Saiatu naz azaltzen futbolari hainbesteko garrantzia emotea kontu politikoa eta soziala dala, astia paseteko moduak be irakatsi eta ikasi egiten dirala... Baina alperrik: ez naz jentearen ilusinoa ulerteko gai. Egia da, niri bost deust bihar Athleticek zer egiten dauen, jokalariek zenbat irabazten daben, telebistako barrien atalean zenbat denpora ostu deutsen bestelako gaiei... eta abar eta abar eta abar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu