Oporretako argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-07-29 18:05

Argi geratu jatzu oporretan gagozala eta, zu, beharrean zabizan hori, zeu zarala lan eta lan dabilen bakarra?

Atzera be! Beste bat! Oporretako beste argazki bat bota dabe piii... honeek.

Gaur hondartza paradisiako baten dabiz bainua hartzen: hareatza fina, ur urdina...; berbaz esanda sinestu ezean, hementxe daukat irudizko probea. Atzo bapo afaltzen egoazala erakusteko-edo bota eben argazkia: platera bete-bete. Eta, afalosteko freskagarri txinpartadunarena be jaso genduan, sonbrillatxu apaingarri eta guzti! Aurreko batekoa hegazkinekoa izan... Eta eurak ez dira bakarrak! Senitartekoak be lotu barik dabiz udako argazkien bonbardaketan: umea jantzan, umea mendian, umea igerilekuan...

Zein ete da argazkion mezua: aikor zelango leku ederra! Zeugaz akordau gara edertasun honi begira! Bai ondo gu oporretan! Egon zara inoz halango lekuren baten? Hartuko zeunke halango plater bat tortila frantsesa sinple horren ordez? Hartuko zeunke halango bat lotarako te lasaigarriaren aldean? Edo argi geratu jatzu oporretan gagozala eta, zu, beharrean zabizan hori, zeu zarala lan eta lan dabilen bakarra?.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu