Bertsolari bat behar dogu

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-04-30 11:34 – Bertsolari bat behar dogu, aurkezpen baterako / kontzertu hasierarako / hitzaldiei sarrera emoteko / sarrera ekitaldiagaz akabetako / bazkari hasikerarako / omenaldi baterako / mitin baterako. Bertso pare bat baino ez dira, trankil. Etorri zintikez? – eta erantzuteko denporarik itxi barik – ostean egongo da bertso eskolan baten bat etorteko, ezta? – Eta noizko behar dozue ba? – Biharko / datorren asterako. Zure kontu, ezta? Jente asko ezagutzen dozu eta lortuko deustazu bataren bat. Zeozertxu ordainduko jako (edo holango aipamenik bat bera bere ez). Topaiztazu nor edo nor… ostean ez dakit zer egingo dogun… – Ondo dau– esaten dozu…– baina benetan gogoa emoten deutsu esateko: – Zuk uste dozu lehen mailako futbolari bati sake bat egiten etorteko eskatu ezkero etorri egingo jatzula domeka baten, berbarako? danontzat da egubn librea, gero! (esaldi hau lehen mailako bertsolari batena da, lapurtu egin deutsat). Eta: – Biharko???? Datorren asterako???? Bertso eskolan astean behin batzen gara eta pasau da eguna… zenbat telefono dei egin behar dodaz ba? (eta pozik egon behar dozu ganera, saio bat antolatzeko barik bertso pare baterako bertsolari bat baino ez dozulako topau behar. Eta: – Egongo da bataren bat prest etorteko, dinozu? Zenbat uste dozu garela, ba, bertso eskolan? Eta beste zereginik ez daukiela uste dozu?  Eta: – Zeozertxu ordainduko jako. Zerbitzu bat eskaini eta ez pagatea baino ez zan falta! Deitu, deitu Lankura, ia zelango fakturea pasetan deutsuen... Musika ekipoa be doan lortuko zenduen ba... Guk joan gura dogunean baino ez dogu gratis kantetan!  Eta: – Bestela ez dakit zer egingo dogun… Ba, imini eizue sudur gorri bat, hartu pandero zuri-berde bat (holan euskal marka lortuko dozue) eta egizue jantzan, bertsolariak folklorikoegiak gara eta!   Maiatzaren batean bertsolariek euren eskubideen alde egin beharko leukie manifestazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu