Dana ez da urregorria

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-12-09 12:49

Hau da liburu barrie, Durangotik ekarrie… kantauko dogu asteon. Kopla zaharrak dinosku Durango, feria-, azoka-herria izan dala betidanik. Dana ez da baina urregorria, eze azoka erromeria bihurtu dan ustea daukat. Gaur egun egiten doguzan jaietan santua zein dan eta ospakizunaren zergaitia ahaztu dogun modu-moduan, hainbat jentek egiten dau Durangora bueltea ohitura dala eta, gehiagoko barik. Ganera, askok ez dabe Landako gunea zapaldu be egiten, zuzenean doaz alde zaharrera jangoan, edanean… Urte batzuk barru seme-alabeeri kontauko deutsiegu Durangora txangoa egiten genduala, egunpasa, nogaz topo egiten genduan bertan... ez da gauza txarra hori, akorduan badaukagu zein dan jaiaren arrazoia.

Badagoz, halan da be, hobera doazen kontuak: Ahotsenea da horreetako bat nire ustez. Sortzaileen gunea da, publikoak hur-hurrean euki dagizan sortzaileak, zeozelan. Joan zan urteko edizinoa eta aurtengoa konparau ezkero, sano mejorau da kontua. Hainbat kontzertu, aurkezpen, alkarrizketa izan dira Landako guneko karpan. Ekimen ederra da, baina hor be badaukagu (entzuleok, ikusleok, irakurleok…) oraindino zer ikasi: ez gara bape parte-hartzaileak. Lotsea edo bildurra emoten deusku besteek gure eretxiak jakitea, okerren bat egingo ete dogun ibilten gara, aurkezten dan produktua ez dogu ezagutzen… eta ahaztu egiten dogu Ahotsenea lako ekimenen atzean zer dagoan: ez daukat ukendurik, ez dakit zelan egin leiken, baina bide barriak jorratu behar dira, bide onetik bagoaz be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu