Iparraldean euskereak gero bere lege-trabak
2012-02-03Iparraldean euskereak gero bere lege-trabak. Halan da, bai.
Eta horrez ganera, halantxe galde egin deuskue: zertarako gura dozue euskerea ofiziala izan daiten? Txoriari hegoak zertarako gura dauzan itauntzea lango zeozer izan da!
“Egin egiten dozue, zer gehiago gura dozue”, “Frantzia ez da nor euskerearen ganeko arauak ipinteko”, “Euskereari zergaitik bai, eta Txinatarrari zergaitik ez?”…
Momentu baten hauxe ulertarazo jaku, zeozelan: “Frantziaren parte zarien artean, ez dozue euskerarik eukiko, konstituzinoari jagokonez”…
Funtsean: independentziarik barik, ez daukagu ezer lortuterik. Esaten genduan ba! Txaloak halantxe esan dauanean, ironiaz, entzuleen artean zan batek.
Eta, atzera, guk: “zer estatus behar du hizkuntzak, orduan, hiritar legez gure eskubide guztiak bete daitezan?” Baia galdera horreri ez deutse erantzun, nik, behintzat, ez dot halangorik aditu.
Ezintasuna sentitzen dau halangoetan euskaldunak, ez ei da eurentzat fakultateko euskal ikasketetako jakintzarik existitzen, ez da fakultate aurreko liburudendako euskerazko literaturarik, ez eta musikarik be… Eurentzat euskerearen ofizialtasuna eskatzea burruka sinbolikoa baino ez da: “emoten ez jatzuelako eskatzen dozue”.
