Bariku arrastiko kafean

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Bertsolaritzea
- Onak asko bai, baina karuak gehiago! - Ander, bista luzatu preziotik harago! - Prezioen kontuan ni ikasita nago: erosi gura dozun dana hemen dago, dendan topau leikezu eta merkeago! - Azokara pertsonai famatuak datoz euren zaleengana hurbiltzeko asmoz! - Bai, kamara artean patrika bete poz, danak ahoa itxi ezinean dagoz; hori bai, karterarik irigi bez inoz! - Dozena bat liburu gurako neukez nik, Harry Potterrenak be urten dau azkenik! - Urtez urte hainbeste liburu izanik, inor badago dana leiduten dauanik, ez dau barriz egingo penitentziarik! - Ezetz ...

Igor Elortzarentzat azken finalaurrea

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaie!

Finalean Lekue dauka Larrabetzuk

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Bertsolaritzea
Elorrion erabagiko da finaleko zortzikotea Saio bi jokatuta, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue sailkatuta dagoz, eta puntuen arabera sartuko diranetan ia segurutzat jo geinkez Unai bera (507) eta Iratxe Ibarra (484). Lau aulki beteta. Hortik aurrerakoak Elorrion zehaztuko dira datorren domekan. Igor Elortza, Igor Muniategi, Eñaut Intxaurraga, Gorka Lazkano, Xabi Paia eta Joseba Artza izango dira kantuan Arriola Aretoan arratsaldeko 5,30etatik aurrera. Bertako irabazleak bosgarren aulkia beteko dauala kontuan hartuta, azken hiru lekuetarako lehia estua espero da. Elorrioko bigarrenak ...

Bertsobarri

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaiko Txapelketea Bizkaiko Txapelketa Nagusiko hurrengo saioa zemendiaren 28an izango da. Bertan Arkaitz Ugartetxea, Etxahun Lekue, Oihana Bartra, Garikoitz Sarriugarte, Eneko Abasolo eta Unai Iturriaga izango dira finalerako txartela eskuratzeko epaileen puztarri gehien jaso gurako dabenak. Aurkezlea Xiomara Gezuraga izango da. Inozkorik jente gehien hurreratu da Bizkaiko Txapelketara; kanporaketatan bertsozale ugari agertu baziran, zer esanik ez finalaurreen kasuan. Bermeoko frontoian argi ikusi zan joan dan domekan Euskal Herriko bertsolaritzearen epizentroa uste baino mendebalderago dagoala. Xabier Paia

Arkaitz Estiballes jaun da jaube Bermeoko finalaurrean

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Bertsolaritzea
Hurrengo saioa: 2004-11-28 Getxon, Getxo Antzokian arratsaldeko 17:30ean. Bertsolariak: Unai Iturriaga Etxahun Lekue Oihana Bartra Arkaitz Ugartetxea Garikoitz Sarriugarte Eneko Abasolo “Abarkas” Bizkaie

Aupa Fredi!

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Bertsolaritzea
Zure ikasleak

Bizkaieraz, baietz ba! (I)

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Bertsolaritzea
Erabagia hartu eta landu Bizkaieraz kantetako erabagia berbaz erabilten dauanak hartuko dau, hasteko. Erabilten dauanak be, ez dau berehalakoan erabagi hori hartuko. Arrazoiak asko dira: batuan kantetako ohiturea, egiturak batuan landuta izatea, euskalkian alfabetatua ez izatea... Xabi Paiaren kasua honeen artean dago, baita Gorka Ostolazarena, Ugartetxeatarrena... eta ondo begitantzen jata. Dakiena ondo egin eta kito. Beste askok bizkaieraz kantetako pausua emon dabe, natural emon be, baina askotan lanketa berezirik ez da egin eta hortik datoz egiten diran batua-bizkaiera nahasketa guztiak ...

Eñaut Intxaurraga Zeanurin nagusi

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Bertsolaritzea
BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2004 / Finalaurrekoak: Partehartzaileak: 2002ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak (zazpik emon dabe izena):  Iratxe Ibarra  Unai Iturriaga  Igor Elortza  Oihane Enbeita  Fredi Paya  Etxahun Lekue  Igor Muniategi Kanporaketa saioetako irabazleak:  Onintza Enbeita 394  Oihana Bartra 389,5  Arkaitz Ugartetxea 386,5  Gorka Lazkano 379  Eñaut Intxaurraga 383,5 Puntuen arabera sailkatu diranak:  Xabier Paya 391,5  Arkaitz Estiballes 379  Garikoitz Sarriugarte 377,5 ...

Inflexino puntuak

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Bertsolaritzea
Gero, udea lan handirik egin barik igaro ondoren, udagoienean otso handia agertzen da; kasu honetan, Foru Aldundiak ez dau ehiztari talderik antolatzen otsoa akabetako. Hori baino, laguntzinoa emoten deutso animalia errukarriak irunsten jarraitu dagian (eta kontrajartea bada be, espero daigun holan jarraitzea). Eta otso honek, aurreko astegoienean janaldi edarra egin eban. Hogeita hamar txarri, basurde, urtxintxa, orein, sator eta abar topau ebazan bere zulo parean. Eta horreetatik danatatik, hamaikak baino ez eben lortu iges egitea. Haimaka horreek beste zazpi animaliagaz ...

Gorka Lazkano nagusi Gatikan

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Bertsolaritzea
Kartzelakoan Gorka eta Arkaitz izan ziran onenak Puntua emonda ez zan inor luzidu eta ariketea duin salbau eban bakarra Beñat Ugartetxea izan zan. Saioan zehar argia joan egin zala eta ederto aprobetxau eban Leire Bilbaok jarritako puntua. “Argirik gabe edo argia piztuta: argi gabe egon naiz / lehen izututa / argi ta garbi nahi dut / hemengo burruka / joateko etxera / barrua hustuta”. Kartzelako gaia polita izan zan Gatikakoa be. Umetan amak ipuin asko kontetan eutsuzan. Orain ospitalean daukazu ama eta bere ondoan zagoz ...

Irratitik plazara, bertsoaren aldarria

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Bertsolaritzea
Egutegia eta bertsolarien zerrendak: Zemendiaren 11n, gaueko 21:00etan Segura Irratian: . Iñaki Zelaia. . Iñaki Gurrutxaga. . Alaitz Sarasola. . Iñigo Izagirre. Zemendiaren 18an, gaueko 21:00etan Segura Irratian: . Estitxu Eizagirre. . Andoni Otamendi. . Jokin Uranga. . Xabier Sukia. Zeendiaren 25ean, gaueko 21:00etan Segura Irratian: . Aritz Zerain. . Nahikari Gabilondo. . Bixente Gorostidi. . Unai Muñoa. Abenduaren 2an, gaueko 21:00etan Segura Irratian: . Unai Agirre. . Aitor Albistur. . Iker Zubeldia. . Iñigo Manzisidor “Mantxi”. Egin beharreko lana: - Agurra (ez da puntuauko). - 8ko nagusian ofizioka 3na bertso. - 8ko txikian ofizioka ...

Onintza Enbeita nagusi Gernikan

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Bertsolaritzea
Behin behineko sailkapena: Onintza Enbeita Gernikako irabazlea. Zuzenean sailkatua Oihana Bartra Arrigorriagako irabazlea. Zuzenean sailkatua Arkaitz Ugartetxea Munitibarko irabazlea. Zuzenean sailkatua Xabier Paya 391,5 Garikoitz Sarriugarte 377,5 Eneko Abasolo “Abarkas” 372 Iker Belaustegi 360,5 Jabier Olibares 358 Gorka Ostolaza 357 Xabier Enbeita 357,5 Juanjo Respaldiza 356,5 Matxalen Zabaljauregi 352,5 Josu Landeta 345,5 Urtzi Urrutikoetxea 335,5 Amaia Jauregizar 330,5 Ander Salaberria 328 Joanes Igeregi 294 Jokin Castaños 262,5 Bizkaie!

Bizkaieraz ala batuaz?

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Bertsolaritzea
*Larunbatean atera eta igandea heldu zaigu gaur berba egin gura dabenak eleizatik kanpo jai du *Zapatuan urten eta domeka ailegau jaku gaur hitz egin nahi duenak eleizatik kanpo jai dauka Errima eta neurria nabarmen aldatzen dira. Badakit kasu berezia dala hau, baina ezin da inoz jakin zer tokauko ete dan. Idatzitik berbara alde handia dago; zer esanik ez idatzitik bertsora! Xabier Paia

Oihana Bartrarentzat Arrigorriagako txartela

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   Bertsolaritzea
Ofizioetan burua erakusten Zortziko nagusiko lanean ikusi genduan Oihana eta Iker ari zirala bertsotan txukunago. Ikerrek Matxalenegaz kantau eban, aspaldian pagea dala-eta muturtuta dabilen semeagana berba egitera hurreratu dan aitaren papelean. Lehenengo bertsoa holan amaitu eban: “baina guztia erretan dozu / nirea ete da kulpa / beti zabiltza jolastokiko / makinitetan sartuta”. Eta bigarrena: “zure sasoian lan egin neban / soldata txikian truke / zure egoeran egotearren / pozik beharko zenduke”. Oihanari 40 urteko andrea izatea suertau jakon, maite ebala autortu barri deutson semearen lagunaren aurrean ...

Barre lako bertsoak

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   Bertsolaritzea
Goian bego Kaxiano, Euskal Herriko soinujole famatua, euskal kulturearen ikur ezaguna. Holako persona bati derrigorrez egin behar jako omenaldi bat, eta omenaldi on danek bertsolariak eukiten dabez. Eta bereak be euki ebazan. Ez ahaztutekoak ganera. Bertsoa osorik jarri beharrik ez dago omenaldi haretako bertsoen gogoangarritasuna ikusteko: [...] zuk jo ez duzun bazterrik ez dago munduan [...] Bertsolariak, neure ustez, zera esan gura eban: zuk ez dozu munduko bazterrik “soinua” jo barik itxi. Hiperbatona gura legez. Hara berba bat ahaztuteak zelako ondorioak ekar ...

Arkaitz Ugartetxea nagusi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen saioan

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   Bertsolaritzea
 Epai-mahaia Epai-mahaia Bizkaiko Bertsozale Elkarteak izentetan dau. Epaile-taldea 8 persona honeek osotzen dabe: Mirari Azula, Ainhoa Munitxa, Asier Ibaibarriaga, Josu Telleria, Moises Enbeita, Joseba Santxo, Trino Azkoitia eta Iñigo Olabarri. Epaile horreetatik 6 fijo eta ordezko bat izentetan dira kanporaketa, finalaurreko eta finalerako. Idazkari-lanetan Itziar Basterretxea ibiliko da.  Gaijartzaileak eta aurkezleak Asier Ibaibarriaga, Josu Goikoetxea, Zuriñe Iarritu, Leire Aurrekoetxea, Bernardo Mandaluniz, Leire Bilbao eta Xiomara Gezuraga.  Talde antolatzailea Jose Luis Basterretxea, Moises Enbeita, Joseba Etxebarria, Karmelo Uriarte ...

LUBERRI. Bertso lurra barritzen

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Bertsolaritzea
Lehenengo saioa Agurainen izan da urriaren 2an. Bertso-bazkaria Merino jatetxean egin eben. Bertsotan Iñaki Murua, Sustrai Colina, Iñaki Gurrutxaga eta Ruben Sanchez ibili ziran. Gai-jartzailea, barriz, Naroa Sasieta izan zan. Ondoko herrietan be Luberri programa barruan bertso-saioak antolatuko dira: Orio, Itsasondo, Soraluze, Ispaster, Elorrio, Etxebarria, Orozko, Elizondo, Etxarri, Sunbilla, Gasteiz, Araia, Legutio, Laudio, Aiherra... Bizkaie!

Bertso-eskolako irakasleari, bihotzez

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaiko Txapelketea Motorra prest dauka 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketak. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urriaren 8an emongo dau prentsaurrekoa txapelketearen nondik norakoak azaltzeko. Badakigu datorren domekan hasiko dirala kanporaketak. Munitibarko frontoian jokatu da lehenengoa, urriaren 10ean, arratsaldeko 17:30etan. Bertan honeek bertsolariak kantauko dabe: Arkaitz Ugartetxeak, Xabier Enbeitak, Garikoitz Sarriugartek, Urtzi Urrutikoetxeak, Ander Salaberriak eta Jokin Castañosek. Aurkezle lanak Josu Goikoetxeak beteko dauz. Bizkaiko txapelerako lehia martxan da eta Bizkaie! Aldizkarian jarraipen zabala egingo deutsagu. Iñaki Aurrekoetxea

Aurretiaz landutako bat-bateko bertsolaritzea

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Bertsolaritzea
Eta bertsotan be holan da; taulaz taula eta plazaz plaza dabilzanentzat, alperrekoa da azken asteetako entrenamentu arrunta. Horreek errimak lantzen dabez ('... lehenengo bikaina erabiliko dot, gero bi kaña, eta gero bik haina...'), ideia alternatiboak ('bizitza bizi nahi duen orok/ hori ondo daki baina'), gaien araberako errima aukeraketea ('gaia moda bada, pasarela, top-modela, pamela... erabiliko dodaz') eta askoz be gauza espezifikoagoak. Ondorioz, gaia gitxi gorabehera holakoa bada: “Zu, Koldo, taberna batera sartu zara. Goizeko hamarrak dira eta zure gorputzak alkohola eskatzen ...

Bertso-eskolen Topaketa Durangon

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Bertsolaritzea
Bertso-eskolen web-gunea Zapatuko parrandearen osteko ajeak ondo gaindituta, domekan bertso-eskolen web-gunearen aurkezpena egin zan. Web-gune hau www.bertsozale.com gunearen barruan sortu da eta bertso-eskoletako ikasleentzako pentsauta dago batez be. Diseinu eta egitura atseginak daukaz eta bertan atal interesgarriak topau geinkez: bertso-eskolen datu-base oinarrizkoa eta mapa, Lorontzia (ikasleek alkarri mezuak bialtzeko posta), Seiko Motza (ikasleentzako aldizkako argitalpena, inkestaz, argazkiz, bertsoz eta bestez osotua), bertso-jolasak, lanerako tresnak (atal hau irakasleentzat pentsatua dago), foroa (bertso-eskolen posta zerrendea) eta agenda. Gune dinamikoa da ...