Musika Bulegoa sariak 2024 emoteko galea

2024/05/15 19:30

Iruñako Zentral Aretoan. |Musikea

Euskal Herriko Musika Bulegoak, urtero, euskal artistek, taldeek edo proiektuek egin edo produzidu edo horreek protagonista dituen musika-panoramako obra esanguratsuenak autortzen ditu. Sarien helburuak dira, besteak beste, Euskal Herriko musikearen sektorearen balioa azpimarratzea, artisten lanak sustatzea, euren lanak ezagutarazo eta bultzatzea eta munduaren aurrean erakusleiho izatea.

Danetara, hamar sari dagoz, horreetako zortzi kultura-sektoreko izen handiko profesionalek osotzen daben epaimahai batek emoten ditu; horreei EHMBEren (Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea) Zuzendaritza Batzordeak emoten dauen ohorezko saria gehitu behar jake (musika-jarduereagaz lotutako persona, talde edo erakunde baten ibilbidea aintzatesteko da), bai eta Etxepare Euskal Institutuak emoten dauen saria be (Euskal Herriko musikea nazinoartekotzeko egindako lana autortzekoa).

Sari bakoitza 2.000 eurokoa da eta, horrezaz gan, Fernando Mikelarenaren eskultura bat be jasoten dabe sarituek. Ez dago ezelako kategoriarik, sorkuntza guztiak baldintza-bardintasunean lehiatzen dira originaltasunari eta kalidadeari jagokenez, zer estilotakoak diran gorabehera.

Lehen edizinotik aurkeztutako lanen eta proiektuen hizkuntza nagusia euskerea da: hamarretik zazpi, gitxi gorabehera, euskeraz eginak eta produzidutakoak dira. Lan instrumentalak % 11 dira, eta gaztelaniaz egindakoak, barriz, % 10. Gainerakoak, euskeraz eta gaztelaniaz bestelako hizkuntzetan egindakoak dira.

'En el brillo de tus ojitos'. DOCTOR DESEO + LA FURIA

2024/05/18 21:00

Bilboko Santana 27 aretoan. |Lehiaketak

SARRERAK AGORTUTA.

Montxo Armendarizen 'Tasio' filma Cannes-en erakutsiko dabe, gaur, maiatzak 15

Bizkaie! 2024-05-15 09:14   Zinemea

Meryl Streepek, George Lucasek eta Ghibli Hayao Miyazakiren animazino estudioak Ohorezko Palma irabaziko dabe.

'Zer egin dezaket nik?' EP-aren laugarren eta azken singlea dakar Maialen Ibarrak

Bizkaie! 2024-05-15 07:51   Musikea

Maiatzaren 17ean kaleratuko da EP-aren azkenengo abesti bigaz batera.

Arbola Fest

2024/05/15 - 2024/05/18

Iruñean. |Jardunaldiak

Irakur-jolas. MARI SORGIN

2024/05/17 17:30

Gernika-Lumoko Udal Liburutegian. |Umeen Txokoa

GARI & MALDANBERA

2024/05/17 20:00

Gernikako Lizeo Antzokian. |Musikea

'Zaindu ura, babestu natura'

2024/05/18 .

Sopelan. |Jardunaldiak

Surfrider Foundationegaz lankidetzan, Bizkaiko hainbat tokitako eskaut taldeetako lagunek eskularruak jarriko ditue Sopelako hondartzan hondakinak batzeko.

'Aire errea' inaugurauko dau Xabier Erkizia soinu-artisteak Gernikan

Bizkaie! 2024-05-14 10:42   Kulturea

Maiatzaren 16an Gernikako Bakearen Museoan.

VIII. Bilboko Korala Gertutik

2024/05/17 - 2024/06/07

Bilbon. |Musikea

Zortzigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak sustatutako Bilboko Korala Gertutik zikloak doako sei kontzertu eskainiko ditu uriko hainbat barrutitan, maiatzean eta bagilean. Kontzertuak, hile horreetako zenbait barikutan eta zapatutan uriko leku enblematikoetan egingo dira.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

XVIII. Kaldearte

2024/06/07 - 2024/06/09

Gasteizen. |Jaialdiak

  • XVIII. edizinoak beste kokaleku bat izango dau, Montehermosoko garai bateko Ur Biltegia, hain zuzen be eta Plaza Berria berreskuratuko dau ekimen batzuetarako.
  • 2024an ikuskizun ibiltariak ugaritu egingo dira: bat izatetik hiru izatera igaroko dira, eta estreinaldi absolutu bat be izango da.
  • Lehenengo aldiz, jantza garaikideko lehen koreografia-lehiaketako Harriaren azken fasea egingo da uriko espazioetan.

Sormene 2024. Sortuz ahaldundu! Zazpi Jauzi

2024/05/16 - 2024/05/19

Galdakaon. |Musikea

Sormena, euskerea eta emakumea oinarri dituan egitasmoak pertsona migranteen begiradea gehituko dau aurten. Ahalduntzea, aurrera egitea, sortzea, transmitidutea, eskutik hartzea. Erpin horreen inguruan jardungo da sorkuntzen Galdakaoko plazea lau egunetan.

Eguenetik domekara, zazpi jauzi egingo ditu udabarriko hitzorduank. Etxetik etxerako, hango eta hemengo etxetik danon etxerako. Liburu eta ikus-entzunekoen arteko orekan dabizenei autortzea eginda hasiko da: Booktuber lehiaketearen sari banaketeagaz, hain zuzen be. 

Hemen da 52. Musikaste, Euskal Musikearen Astea

Bizkaie! 2024-05-14 08:40   Musikea

Maiatzaren 17tik 25era.

Eskolatik Plazara

2024/05/14 10:00

Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. |Bertsolaritzea

Getxoko alkateak 2024ko Ibilaldia atontzen dabizen San Nikolas ikastolako ordezkariei harrerea egin deutse

Bizkaie! 2024-05-14 08:09   Euskerea berbagai

Txonbo! goiburuari eutsiz maiatzaren 26an izango da Ibilaldia Getxon.

Trikitilari Gazteen VIII. Txapelketea

2024/06/30 19:00

Elorrion, Herriko Plazan. |Musikea

Mendi Tour

2024/05/14 19:00

Arrasateko Amaia Udal Antzokian. |Ikus-entzunezkoak

Iñigo Iturrate da Euskalduna Bilbaoko zuzendari Nagusia

Bizkaie! 2024-05-14 07:52   Kulturea

Nerea Lupardoren lekua hartuko dau Iturratek.

'Ni santos ni inocentes'. ROBE

2024/05/31 21:30

Irunen, Ficoban. |Musikea