Desbardinen arteko akordioak

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2006-11-09 13:36

Bake eta normalizazino prozesuak jasaten dauzan enbatak kontuan hartuta, nora eta zelan ailegauko garan ez dakit, baina noranzko horretan pauso sendorik emongo badogu, sentiberatasun desbardina dabenen arteko akordioa ezinbestekoa izango dala begitantzen jat.

Normalizazino prozesu horrek euskerearen normalizazinoa be barruan hartu behar dau, derrigor, izan be, euskerearen indarbarritzeari atarabide sendoa emon barik gizartea kohesionetea eta tensino elementuak alboratzea gatxa da, eta euskerea belaunik belaun osasuntsu igaro daiten zailtasuna areagotu baino ez da egingo. Eragile guztiak elementu horretaz jaubetu daitezan eta euskerearen indarbarritzea era egokian bideratu daien, danetariko personen eta erakundeen arteko gogoeta eta lankidetzea bideratzea erabagigarria da, nik uste. Gure artean ohikoak diran banderizoen arteko liskarrak ebitau, trintxeretatik atarata eta eskuzabal eta epe luzera begira jarteko ordua da. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu