ALDI BATERAKO ETENA

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2007-05-18 14:01 Datozan egunetatik aurrera beste eginkizun batzuetan jardun behar izango dodanez, denpora faltaz, hemengo kontuak jorratzen eten behar dot, zati baterako baino ez bada be. Gauzak holan, orain arteko berton bidelagun euki izan zaituedazan guztioi eskerrik asko! dinotsuet bene-benetan, bere laburrean eretxi eta eztabaida interesgarriak jazo diralako gune honetan. Eztabaidak, gainera, gauzak eregiteko moduan eta alkarri begirunea gordez burutu dira. Euskerearen eta euskalgintzan ez da ohikoa, tamalez, hemen jazo dena; beraz, segi danetariko ekarpenak egiten aldarte on horregaz, nonahi eta noiznahi. Eskerrik asko, baita be, Bizkaie!-ri, berton beharrean dabizan guztiei, eta bizkaierea zabaltzen eta indartzen orain arte egindako bide emankorrean segi daien neure bultzadarik sendoena adierazi nahi deutsuet gaur eta hemen.  Laster baten, gure arteko lankidetzea areagotzeko aukera barriak edegi egingo dirana seguru nago-eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu