Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza ikaragarri

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-11-09 10:01   Bertsolaritzea

Bergarako saioak zera argitu euskun: txapelketako errepikatzaile katedradunak kokotekoak errepartidu zituela BECarioen artean. Gasteizen, Miren Amurizaren saio erregular eta kontrolatua aitatu behar da, onenen parekoa eta bere bakarreko bertsoak, barriz, barriro entzun beharrekoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertso BEC-arioak oposizinoetan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-11-05 10:57   Bertsolaritzea

Guk etxerako egin behar dogu eta bizkaitarren orain arteko papela aitatu beharrekoa da. Hamar bertsolarik hasi eben txapelketea eta zazpik finalean sartzeko aukerak deukiez oraindino. Egin diran sei final laurenetatik hiru irabazi dabez. Horretaz ganera, kontuan hartu behar da sei saioetatik baten bizkaitarrik ez zala egon.

Miren Amuriza lehenengo Laudion; saioko hiru bizkaitarrak finalerdietara

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-10-26 09:31   Bertsolaritzea

Final laurenetako azken saioa emozinoz beteta egoan. Puntuazinoa gogoan, danok jakin gura genduan zeintzuk izango ziran zapatura arteko saioko irabazleei segiduko eutsien 11 bertsolariak. Zerrenda hori Onintza Enbeitagaz akabau da, besteak beste, Amaia Agirreren ─ateetan gelditu dan lehenengoa─kalterako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Leitzan, Etxahun Lekue nagusi; Arriagan, Iñaki Zelaia faboritoen ganetik

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-10-13 12:10   Bertsolaritzea

Nire artikulua ez neuke Etxahun Lekue larrabetzuarra zoriondu barik hasi gura. Leitzako saioa urruntxo parau jaku, baina, ha ta guzti be, Etxahunen prefabrikau bako bertsoak imini gura deutsuedaz, beste batzuen artean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gazteena irabazle lehenengo saioan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-10-05 11:52   Bertsolaritzea

Jone Uria saioko irabazleak igazko Bizkaiko Txapelketako nibelagaz segiduten dau eta final erdietan be zeresana emongo dau. Pentsetan dot I. Gurrutxagak, O. Barrosok, M. Artetxek eta O. Bartrak ez ebela suberte handirik euki zapatuan.

Txapelketea ailegau bitartean

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-09-01 10:37   Bertsolaritzea

Udea, betiko antzean, brinean pasau jaku. Makina bat saio entzun ahal izan doguz gure herriko jaietan. Saio horreei Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea batuko jake laster. Artega parau ez zaitezen, Euskal Herriak emon dauen idazle handienetariko baten lana, Jon Miranderena, dakart Bizkaie!-ko orriotaraino. Ea zein dan hartzen deutsazuen esangurea...

Aspaldiko bertsoak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-07-24 10:42   Bertsolaritzea

Aspaldian egon naz artikulurik eskribidu barik. Nire faltea euki dozuelakoan, bertso galantak ekarri deutsuedaz oraingoan Ikastolen Alkarteak argitaratu dituan 'Mikrofonora heldu nahirik' eta 'Bizkaiko loreak' liburuetatik, hatan be.

Beñat Mendia eta Pello Ormazabal txapeldun Bizkaiko Eskolartekoan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-06-08 11:07   Bertsolaritzea

Barikuan jokatu zan Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketea Indautxuko 'El Carmen' aretoan. Gustura entzuteko moduko saioa izan zan. Danek egin eben ahalegina, baina, azkenean, bertsoren bat 'azarteteak' ipinten deutsu txapela buru ganean, oindino gehiago edade honeetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko eskolarteko idatzizko bertsolari txapelketearen emoitzak jakinarazo ditue

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-05-18 14:01   Bertsolaritzea

Honezkero badakiguz Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako emoitzak. Juanjo Respaldizaren eskutik ailegau jakuz idatzizkoarenak, bat-batekoak hil honen azkenerantza hasiko dira-eta.

Igor Meñikaren bertsoak eta bertso-paper lehiaketak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-04-30 11:14   Bertsolaritzea

Aurreko astean ailegau jatan Begitu15, Arratiako aldizkaria. Zenbaki bakotxean, arratiar bertsolari batek bere bertso idatziak iminten ditu bertan. Oraingoan, Igor Meñika arantzazuarrarenak leidu ahal izan doguz. Nire eretxian, berezkoa eta gustura entzuten dan bertsokerea euki dau Igorrek, publikoarengana ailegetan dana. Zeuek be igarriko deutsazue:

Arrate Illarogaz eta Itxaso Paiagaz berbetan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-04-23 15:07   Bertsolaritzea

Aspaldi esan genduan bizkaiko bertsolari gazteak gogotsu datozela. Zapatu honetan ikusiko dogu aurrekoaren beste adibide bat. Bertso-saio bi egingo dira: Osinalde sariketea Gabirian eta Hernandorena sariketea Aiherran. Lehengoan, Arrate Illarok kantauko dau eta, bigarrenean, Itxaso Paiak. Bizkaie! protagonistakaz berbetan egon da.

BBK sariketearen eta Bertsozale Elkartearen batzar nagusiaren balorazinoak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-03-17 14:08   Bertsolaritzea

Ia konturatu barik Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea finalerdietan parau jaku. Atzo bertan egin nituan epaile beharrak Juanjo Respaldiza eta Arkaitz Estiballesegaz batera Gabriel Aresti institutoan, eta aurreko saioen antzera, ez da emozino faltarik egon. Bestalde, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen batzar Nagusia jai-giroan amaitu zan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Martian, bertso-giroa ganezka

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-02-27 13:23   Bertsolaritzea

Hiru-lau kontu zezeila akabau orduko: dakizuen legez, sasoi hau inportantea izaten da bertsolari gazteentzat. Izan be, martiaren 4an hasiko da Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea. Hil horren 27an egingo da finala Bilboko Kafe Antzokian. Hiru aste horreetan, makina bat institutu entzulez beteko dira bertsolariak animetako.

Juanjo Repaldizagaz berbetan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-02-02 13:00   Bertsolaritzea

Juanjok, hainbat urte daroaz umeen artean bertsoa sustatzen. Bertsoaren munduan sartzen laguntzen batzuei eta mundu horretan segiduten beste batzuei, behar-beharrrezkoa dan lana da Juanjorena.

Gorozikako barnetegia eta astegoieneko bertso-saioak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-01-30 10:16   Bertsolaritzea

Astegoien honetan makina bat gazte batuko da Gorozikako barnetegian. Urtero egiten dan moduan, Bizkaiko bertsolari gazteak Muxikan egongo dira bertsoek eta inguruak eskaintzen dituan aukerak aprobetxetan. Baina ez neukez ahaztu gura Gorozikatik hur egingo dan bertso-saio bat, Gernikan, eta Zeanurin egingo dan beste bat.

Ibon Ajuriagaz barriketan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-12-24 14:24   Bertsolaritzea

Ibon Ajuriagogeaskoa izan da aurten BEC-eko ateetan parau dana, finala barrutik eta ederto gozau arren beste guztiokaz batera. Ibonek aurreko finalean kantau eban Euskalduna Jauregian eta aurten bere saiorik onena egin barik be, Bizkaiko 9. bertsolaria izateak eta final handitik 6 puntura geratzeak zeozer esan gura dau. Bizkaie! beragaz egon da barriketan.

Arratiako bertsolari gazteak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-11-28 14:56   Bertsolaritzea

Behetik gora gogotsu datozan bertsolari biren beharragaz nator oraingoan, Arratiako bertsolaritzea osasuntsu dagoan seinalea. Irati Astondoa zeanuriztarra eta Illart Gumuzio igorreztarra dira protagonistak.

Amaia Uribegaz barriketan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-10-31 13:40   Bertsolaritzea

Oraingoan, honezkero ia bertsozale guztioi ezaguna egiten jakun neskato bategaz natortzue. Lehendik oholtza ganean ikusi ez dozuenok, albistegietan ikusiko zenduen edo azken aukera legez, horretan barria dan ezkero, Hitzetik Hortzera programea aurkezten domekero.

Bertsoak gogora ekarriaz

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-10-21 11:38   Bertsolaritzea

Txapelketetan, baten baino gehiagotan mendiagaz lotutako gaiak entzun ahal izan doguz. Hona hemen, bada, Jon Lopategik eta Maialen Lujanbiok gai horren inguruan kantauko hiruna bertso. Lopategik, 1989ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian kantau zitua; Lujanbiok, barriz, 2001koan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

3Dibertsotan eta Arabako Errioxako koplak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-09-29 11:38   Bertsolaritzea

Bizkaie!-ko orriak zoli-zoli leiduten dozuezanok jakingo dozue ondotxo be, Bizkaiko Bertsolari Txapelketea hasi baino lehenago, badagoala bertsoagaz olgetako proposamen arloa.

»» Ikusi argazki guztiak (4)