Iturengo Kontu Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-02-04 18:37

Zapatuan etxetik gura baino urrunago lotzen jatan Iturenera joan nintzan bertsotan Jexux Mari Irazugaz. Hangoei autortu neutsen moduan, Itureni buruz ez nekien gauza handirik, ez bada Erramun Joakinen istorioa, lagunen bat edo beste eta hango eleizeari buruzko kontutxo bat.

Hango aratosteak famatuak dira, baina sekula ez nebazan ezagutu hain parajetik. Bueno, zanpantzar eta joaldunak ikusi nebazan, baina joarerik eta jantzi tradizionalik barik. Halan be, harrigarrienak ez dauka mozorrorik: zapatua Kontu Eguna zan, inauterietako herriko gastuaren zorra kitatzeko eguna. Bai, jaiak alkarregaz ospatzen dabez eta herriko etxeko (udaletxeko) ganbaran egiten dabez otordu danak, alkarregaz, 16 danera. Baina janaz aparte, soinulariak, aizkolariak, bertsolariak... horreek danak be danen poltsikotik ordaintzen dabez. Eta holan pasau zan: bertsolariok egin genduan lehen saiotxo bat, eta bigarrena bitarteko atsedenaldian, izena emondakoak banaka-banaka joan ziran mahaitxo batera asteko kontuak garbitzera. Ikuspegi sano kaletarra emoten nabilela pentsauko dau batek baino gehiagok, baina harrigarria egin jatan auzolan estiloko ohitura hain osasuntsuak. Harrigarria izango ete da herritarrek alkarren konfiantzan herriko jaietan ibiltea? Harrigarria ez bada, behintzat, eredugarria. Eta jai giroa, itzela!

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu