Kulturea  III. urtea // 61. zenbakia

Paddy Rekalde, bihotzetik ataratako kadentziagaz


"Bilbaon / esperantza / are meharrago, / ilunago eta / laburragoa da". Askotan esaten da Bilbo basamortu kulturala dala gaur egun.

Beste leku askotan legez, herriak kultur mailako hamaika jarduera sortu ebazan: jaiak, gazte lokalak, irrati libreak... danak gazte mobimentuak zein auzo alkarteek egindakoak, eta gehienak kenduta edo kentzeko bidean dagoz. Jaiakaz edota Santutxuko Sorgintxulogaz zer egin gura daben ikusi baino ez dago. Goi mailako “kultureari” begira egiten dira eskaintza guztiak.

Edozelan be, atzean goxotasuna be igarten da. Batez be barraren kontrako goxotasuna. Maitasun poemak be badagoz.

Laura Mintegik behin idatzi eban nire lanen azalean arra agertzen zala, baina haren azpian emea egoala, eta bat nator beragaz. Maitasuna agertzen da, sexua, lagunak, tragoak eta gorrotoa existitzen diran modu berean.

Errez irakurteko moduko poemak dira, prosa be izan eitekezanak. Errez idatzi zenduzan?

Errez irakurteko poemak izateak ez dau esan gura errez idatzi ziranik: behin eta barriro “orraztu” nebazan, ulergarri egiteko, baina uste dot hori dala nire idazkeraren ezaugarrietako bat.

Zegaitik "dub"?

Dub poetry izenekoa bada literaturan, musikeagaz hartu-emon handikoa, “abesteko” poemak ziralako. Horren adibide dira Linton Kwesi Johnson edota Benjamin Zephaniah. Baina dub izenekoa ez da niretzat gaur eguneko kontu bat: The Clash eta holakoek dub horreek sartu ebezan euren diskoetan: erremix batzuk ziran, beste kanta baten bersinoak, baina dub-aren kadentziagaz. Nik zentzun horretan idatzi dodaz poemok: baztertutako pasarteak, gertaerak eta holakoak barriro kontau ditut paperean, hortik erremix ukutua, hortik kronikearen kontua... eta hortik bihotzetik ataratako kadentzia hori.

Julen Gabiria

Orain dala aste bi esan genduan moduan, aurtengo maiatza, euskal letretan, poesiaren hilebetea izan da. Orduan 70eko hamarkadan jaiotako hiru idazleren lanak ekarri genduzan, eta gaur apur bat helduagoa dan Paddy Rekalderen (Deustua, 1964) azken liburuaren gainean egingo dogu berba. Ipuinak (“Aizu Paddy!” eta “Whiskey koloreko gauak”), poesia (“Sex abaroa”) eta nobelea (“Rebel Mayo Colorao”) idatzi ostean, oraingoan poemetara etorri da atzera, gogorra baizen ederra dan liburua aurkeztera: “Bilbo dub kronikak”.

Genero gehienak probau dozuz. Orain, barriz, ostendutako Bilbo erakusteko, poesia erabili dozu. Zergaitik genero hori?

Poema liburu hau ez da, batzuek dinoen moduan, Bilboren gainekoa, ezpada Bilbon kokatutakoa. Bere kale eta bazterretan ibili naz istorioak, sentimentuak eta pasarteak batzen eta kontetan. Hori egiteko poesiara jo dot, istorio, sentimentu eta pasarte asko kontetako aukerea emoten eustalako. Poesian bihotzetik idazten dozu, eta pasarte horreek holantxe dagoz idatzita.

Amorrua da nagusi poemotan, "Ostia txarra", poemaren baten zuk dinozun moduan.

Honetan garaiotan edo gehienetan, plastifikazinoa da nagusi: dana ondo doa, dana da polita. Emoten dau itsututa bizi garala, eta burutik behera kaka egiten deuskuenean euria dala esan behar dogula..., inguruan jazoten diran giza-triskantzak ikusi barik. Esan behar dogu Sheraton hotelak egiten deuskula zirrara, eta ez bere buruaz beste egin dauan jonki horren barriak, esate baterako. Nik amorrua sentiduten dot inguruko gauza askoren aurrean, eta areagotu egiten jat, ikustean ze txepel erantzuten dogun, edo ikustean ez dogula erantzuten.

Jenteari, normalean, "bildurra" emoten deutsien personak erakutsi dozuz: etxebakoak, jonkiak, prostitutak, langileak, mozkortiak, barraren kontran dagozanak...

Gizarte honetan “irabazleak” baino ez dira agertzen: Dinio, Sheraton, Diego Lopez de Haro, miss Bizkaia, Alex Ubago, Athletic, Elton John, Guggenheim eta holakoak... eta benetako jentea, benetako arazoak eta minak, horreek baztertu egiten dira. Emoten dau “puntu baltz horreek” ez dabela “gizarte ezin zoragarriago hau” lohitu behar. Pelipe eta Letizia Donostiara etorri dirala dinoen barriari portadea emongo deutsie, sei orri eta ordu lauren teleberri guztietan, baita programa berezietan be; eta kamioi azpian hilda agertu dan etorkin magrebiarrari lerro triste bi bazter baten, modu ezin hotzagoan.

Aberkide ei dituzu "nire zauriak / nire ametsak / dituztenak". Ez ete da jenteak orain ez daukala zauririk eta, ondorioz, geratzen jatzuzan aberkide bakarrak baztertutakoak dirala?

Behin eta barriro saltzen deuskuen aberkide estereotipo horrek ez dauka zerikusirik nigaz. Niretzako aberria ez da kontzeptu geografikoa, ezta linguistikoa be: Carlos Sobera ez dot aberkidetzat joten, ez Pelipe eta Letizia bere tabernan onartzen dituan Arzak, ez ahalik eta etekin handiena lortzea helburu daukien Eroski zein Euskaltel, ez Iturgaiz ez Joseba Arregi jelkidea. Burrukan dabilen jentea hur sentiduten dot, eta bardin deust jente hori non etorri dan mundura.