2009ko urtarrilaren 1a
hasiera
Mikel Urdangarinek kontzertu akustikoa eskainiko dau Bilboko Berreginen Museoan

Nika Bitchiashvili bibolinjoleagaz batera Euskal Herrian emongo dauen kontzertu bakarrenetakoa izango da, zapatuan, urtarrilaren 3koa. Arratsaldeko 20:30ean hasiko da eta sarrerak 3 euroan egongo dira salgai Museoan bertan.

Iruzkinak Iruzkinak 0
Kubako Iraultzearen 50. urteurrena eta Euskadi-Kuba alkartearen 20.a ospatuko dabe Bilbon

Euskadi-Kuba Kubagazko adiskidetasunerako euskal alkarteak herritarrak konbidau ditu datorren urtarrilaren 3an Bilboko Arenalean egingo dan jaialdira, Kubako Iraultzearen 50. urteurrena eta alkartearen beraren 20.a ospatzeko.

Iruzkinak Iruzkinak 0
Eusko Jaurlaritzeak ofizialtasuna emon deutso Shanghaiko Euskal Etxeari

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak Shanghai uri txinatarrean dagoan 'Shangaiko Euskal Etxea' zentroari ofizialtasuna aintzatestea erabagi dau bart, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko euskal gizatalde eta etxeakazko hartu-emonetarako 8/1994 Legearen arabera.

Iruzkinak Iruzkinak 0
Orain Shanghai 2010 (II)

Abangoardia etxe orratzen urian, pabiloiak bisitariak ahoa zabalik eta adurra dariela ixteko modukoak izango dira. Erakustazokan, zientziaren azken aurrerapenak erabiliko dira energia aurrezteko. Komunikazino eta garraio arloetako ‘gadget’ teknologiko puntakoenak be ez dira faltako, baina Expo Shanghai 2010ek izango dauen erronkarik handiena aurrerapausu horreek erakustazokako mugetatik kanpo zabaltzea da.

Iruzkinak Iruzkinak 0
'Amets bat eraikitzen' Asier Bastidaren argazkiak Berrizen

Saharako errefuxiatuen kanpamentuetako egunerokoa ezagutzeko aukerea emoten dabe argazkiok. Argazki erakusketa honetan, gainera, etxean ume sahararrak hartu dituen berriztarrek kanpamentuetan bisitan izan diranetan ataratako argazkiak gehitu dira. Kontuak kontu, abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra egongo da zabalik erakusketea.

Iruzkinak Iruzkinak 0
botazinoak
Datorren denporaldian ze entrenatzaile behar dau Athleticek?
2013-05-15-(e)tik 2013-05-26-(e)ra inkesta
1. Marcelo Bielsa
2. Cuco Ziganda
3. Ernesto Valverde
4. Joaquin Caparros
5. Miguel Angel Lotina

bideoa
eguraldia
13º/8ºArrigorriaga
13º/8ºBilbao
12º/8ºDurango

begi-betegarri
jo begiz
'Helizea'. Argazkilaria: Iker Lores 'Ilunkerako Gaztelugatxe'. Argazkilaria: Asier Intxaurbe
'Aizkorri zuria'. Argazkilaria: Asier Intxaurbe
bizkaie!-ren lagunak


bizkaie! sarean
agendea
Azokak - 2008-12-19
Bilboko Artisautza Azokea
Musikea - 2009-01-02 20:00
OSKORRI
bizkaie! facebookeko jarioa
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 11 urte, 4058 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea