| 2012ko bagilaren 28a |
Gaur, Sexu Askapenaren Egunean, EHGAM taldeak urtero lez, Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak emon ditu. Urrezko Hirukia Atheltic futbol taldeak jaso dau, eta Trapuzko Espartina, Jose Ignacio Wert Espainako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroak.
Iruzkinak 0
Miguel de Unamuno idazleak berak egindako marrazki eta ilustrazinoak ikusgai dagoz garagarrilaren 2tik irailaren 14ra arte Bilboko Foru Liburutegian. Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak idazle bilbotarraren heriotzearen 75. urteurrena gogoratzeko antolatutako egitaraua bereziaren barruan dago erakusketea
Iruzkinak 0
Gorefest jaialdiaren 12. edizinoak itsasoagaz zerikusia dauken bildurrezko pelikulak izango ditu protagonista. Zinemearen alde iluna eta gorea gustuko dabenek hitzordua dauke garagarrilaren 13an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, 20:30an.
Iruzkinak 0 Gazteaukera atariak diseinu barria eta eskuragarriagoa estreinau barri dau, orain edukiak ordenatuago dagoz eta gizarte-sareek garrantzia handiagoa dauke. Gazte Informazinoa eta Gazte Txartela atariek igaz izandako harrera ona dala-eta ekin deutso ataria barrizteteari Gazteria Zuzendaritzeak.
Iruzkinak 0 Izen emotea amaituta, badakigu daborduko zein 38 bertsolarik parte hartuko daben udagoienean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Batetik puntuazinoaren arabera sailkatutako bik (Peru Madalenak eta Aitzol De Castrok) uko egin dautsie Bizkaikoari eta bestetik inoz finalista izandako Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Ibon Ajuria batu dira zerrendara.
Iruzkinak 0
Gotzon Barandiaran: 'Gaur egun euskal kultureari buruzko erabagiak hartzen diran guneetan ez dago sortzailerik'

|
|
| irakurriena | iruzkinduena |
| Babesleak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
| Sariak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |