| 2012ko garagarrilaren 2a |
Atzera be, kale eszenatoki eta herritarrak protagonista bihurtuko ditu Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdiak. Garagarrilaren 6tik 8ra bitartean, bertoko eta kanpoko lanak ikusteko aukerea izango da Lekeition. Hortzmuga konpainiaren Libertia lanak abiatuko dau egitaraua, plazan, bariku arrastian.
Iruzkinak 0
Guillermo Martínez, Bilbora etorri da egunotan bisitan, EHU-k konbidauta, BizBAK 2012 udako ikastaroetako batean parte hartzeko. Izan be, garagarrilaren 4an eta 5ean, Cultura con M de Matemáticas: una visión matemática del arte y la cultura izenburuko ikastaroan hartuko dau parte.
Iruzkinak 0 Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da garagarrileko eta abuztuko astelehen guztietan, 10:00etatik 20:00etara, garagarrilaren 2an hasita. Udan Bilbok bisitari asko jasoten ditu eta horreei guztiei arreta egiteko asmoz egiten da aldaketa hau.
Iruzkinak 0 Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu ditue astegoienean Andoainen. Aurtengo sari nagusia Karlos Zurutuza kazetari donostiarrak jaso dau, Libia eta Irakeko gatazken ganean Argia astekarian eta Berria egunkarian argitaratutako erreportajeakaitik.
Iruzkinak 0 Martxan dira daborduko Bertsozale alkarteak antolatutako Bertso Udalekuak. Aurten, 300 ume eta gaztetxuk hartuko dabe parte Barria, Bidarrain, Arrazola, Irañeta, Orio eta Zuhatzako udalekuetan.
Iruzkinak 0 
|
|
| irakurriena | iruzkinduena |
| Babesleak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
| Sariak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |