2012ko maiatzaren 4a
hasiera > barriak
Euskerearen aldatza leuntzeko asmoz egingo dabe maiatzaren 26an Ibilaldia Portugaleten

Asti Leku ikastoleak antolatu dau 2013ko Ibilaldia eta Itsasadarraren Ezkerraldeko ezaugarri nagusi biak batuko dituan ibilbidea preparau dabe: Itsasadarra bera eta industria buztartuko ditu 7,5 kilometroko zirkuituak. Industriaren munduan euskerea sartzeko lan egin dabenei egingo deutsie omenaldia aurten.

Iruzkinak Iruzkinak 0
Eusko Jaurlaritzeak lankidetza hitzarmena izenpetu dau Idahogaz

Alde biko izaera dauen politika horren bitartez, Eusko Jaurlaritzeak eskualde eta estadu sare bat eratu nahi dau, euskal enpresen interesetarako plataforma izan daitezan munduko hainbat tokitan hartu-emonak ezartzerakoan.

Iruzkinak Iruzkinak 0
'Tweets & Txots' Astigarragako Petritegi sagardotegian

Maiatzaren 17an, munduan ospatuko dan Internet Egunaren bezperan, Internet&Euskadi alkarteak antolatu eta Fidenet Comunicaciónek babestuta, Tweets & Txots ekitaldia izango da Astigarragako Petritegi sagardotegian, maiatzaren 16an.

Iruzkinak Iruzkinak 0
Maiatzaren 4a Amamaren Eguna izango da Bilbon

Bilboko Osasun eta Konsumo Sailak eta Slow Food Bilbao-Bizkaia alkarteak Amamaren II. Eguna antolatuko dabe maiatzaren 4an, uriko amama eta aititak omentzeko.

Iruzkinak Iruzkinak 0
Iruzkinak Iruzkinak 0
Burdin Hesia I. Mendi Lasterketea bagilaren 30ean izango da Bilbo eta Laudio bitartean

Bilbo eta Laudio lotuko dituan Burdin Hesia Mendi Lasterketearen lehenengo edizinoa datorren bagilaren 30ean egingo da, eta parte-hartzaileak Bizkaiko uriburua Francoren tropetatik babesteko erabili ziran Gerra Zibileko trintxera eta bunkerretan zehar ibiliko dira.

Iruzkinak Iruzkinak 0
Maņariko Askondoko hatx-zuloan aztertutako hondarrak orain 25.000 urtekoak dira

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur emon ditu ezagutzera Mañariko Askondoko hatx-zuloan egin dituan ikerketearen emoitzak. Arkeologoen talde batek pintautako hamar bat irudikapen figuratibo topau ditu eta, era berean, baita beste hogeita hamar bat hondar sakabanatu be (koloratzaileak, puntuak, mantxak, lerroak...); horreetako batzuek 25.000 urte ditue.

Iruzkinak Iruzkinak 0


agendea
Musikea - 2013-05-18 20:00etan
La bohème, Giacomo Pucciniren operea
Musikea - 2013-05-19 19:00retan
KALAKAN
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 11 urte, 4059 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea