2012ko bagilaren 28a
hasiera > barriak
Osakidetzako Bilbo Eskualdean 'Euskaraz bai sano' kanpainan buru-belarri

Osakidetzako euskera planean aurrera egin guran, igazko urte amaieran abiatu zan profesional eta zerbitzu elebidunak identifiketako programearen barruan, Euskaraz bai sano goiburupeko sentsibilizazino kanpainea garatzen dabilz zerbitzu erakundeak.

Iruzkinak Iruzkinak 0
Eusko Jaurlaritzeak lankidetza hitzarmena izenpetu dau Idahogaz

Alde biko izaera dauen politika horren bitartez, Eusko Jaurlaritzeak eskualde eta estadu sare bat eratu nahi dau, euskal enpresen interesetarako plataforma izan daitezan munduko hainbat tokitan hartu-emonak ezartzerakoan.

Iruzkinak Iruzkinak 0
EAEko 15 urtetik gorako biztanleen aren bik Internet erabilten dabe

Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urtetik gorako 1.242.200 Internet-erabiltzaile dagoz, igaz baino %8 gehiago, Eustatek Informazioaren gizarteari buruzko inkesta txostenean argitaratutako datuen arabera. Arabak dauka erabiltzaile-ehunekorik handiena, biztanleen %68, hain zuzen be.

Iruzkinak Iruzkinak 0
Maiatzaren 4a Amamaren Eguna izango da Bilbon

Bilboko Osasun eta Konsumo Sailak eta Slow Food Bilbao-Bizkaia alkarteak Amamaren II. Eguna antolatuko dabe maiatzaren 4an, uriko amama eta aititak omentzeko.

Iruzkinak Iruzkinak 0
Iruzkinak Iruzkinak 0
Burdin Hesia I. Mendi Lasterketea bagilaren 30ean izango da Bilbo eta Laudio bitartean

Bilbo eta Laudio lotuko dituan Burdin Hesia Mendi Lasterketearen lehenengo edizinoa datorren bagilaren 30ean egingo da, eta parte-hartzaileak Bizkaiko uriburua Francoren tropetatik babesteko erabili ziran Gerra Zibileko trintxera eta bunkerretan zehar ibiliko dira.

Iruzkinak Iruzkinak 0
Maņariko Askondoko hatx-zuloan aztertutako hondarrak orain 25.000 urtekoak dira

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur emon ditu ezagutzera Mañariko Askondoko hatx-zuloan egin dituan ikerketearen emoitzak. Arkeologoen talde batek pintautako hamar bat irudikapen figuratibo topau ditu eta, era berean, baita beste hogeita hamar bat hondar sakabanatu be (koloratzaileak, puntuak, mantxak, lerroak...); horreetako batzuek 25.000 urte ditue.

Iruzkinak Iruzkinak 0


agendea
Berbaldiak - 2013-05-23 19:00retan
Irakurketa Txokoa. Karmele Jaio
Musikea - 2013-05-23 20:00etan
Variaciones, Roger Wolfe & Rafael Berrio
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 11 urte, 4064 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea