'Ibili', bisita gidatuak GetxoPhoton
Bisita horreek dobanekoak dira eta datorren irailaren 11, 18 eta 25ean eta urriaren 2an egingo dira, gaztelaniaz zein euskeraz, goizeko 11:30etan. Bisiteak ordu bat eta erdiko iraupena izango dau eta Satistegi Plazatik (Basagoiti 51) abiatuko dira.
 Iruzkinak 0
|
BBKren Poesia Egunak Bilbon, irailaren 13tik 16ra
BBK Fundazinoak lehenengoz antolatu ditu Poesia Egunak Bilbon. Emonaldiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira BBK-k Kale Nagusian oraintsu zabaldu dauen aretoan. Helburua nahikoa baztertua dagoan generoa apurka-apurka edertuz joatea da.
 Iruzkinak 0
|
Kirmen Uribe eta Maria Bayo 2009ko Kultura Sari Nazionalen jaube
Saria jaso dabenen artean dagoz Kirmen Uribe bizkaitarra (2009ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala), eta Maria Bayo nafarra (Musika arloan saritua). Joan Manuel Serrat, Manuel Pertegaz eta Rafael Sanchez Ferlosio izan dira saritutako beste izen ezagun batzuk.
 Iruzkinak 1
|
|
Errioxara bidaia
Urtero egiten dan legez, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Errioxarako bidea hartu dau astegoienean. Txapelketan lagundu edo parte hartu daben guztiak egon dira konbidauta bidaiara.
 Iruzkinak 0
|
|