Pabilioi 6 aretoak 'Esencia patria' eta 'El Cavaret Billano de la Ribera' estreinauko ditu Aste Nagusian

Bizkaie! 2012-08-16 11:02   Kulturea

Bilboko Pablioi 6 aretoak Esencia patria eta El Cavaret Billano de la Ribera lanak estreinauko ditu egunotan. Aste Nagusian hainbat emonaldi egingo ditue, iluntze eta gauetan.

Bilboko Pablioi 6 aretoak Esencia patria eta El Cavaret Billano de la Ribera lanak estreinauko ditu egunotan. Aste Nagusian hainbat emonaldi egingo ditue, iluntze eta gauetan.

Esencia patria irailaren 2ra arte egongo da kartelean, eta El Cavaret Billano de la Ribera show komiko musikala, abuztuaren 25era arte.

Tomás Afán dramaturgoaren lana da Esencia patria. Ramón Bareak zuzentzen dau antzezlana, eta protagonistak Felipe Loza, Pako Revueltas, Itziar Lazkano, Mikel Losada, Gurutze Beitia, Enriqueta Vega eta Quique Gago dira. Abuztuaren 16tik irailaren 22ram 20:30ean izango dira emonaldiak.

Komedia retrofuturista honetan denporea, espazioa, espainiar sinbologia eta Espainia hilezkorreko esperpentoak nahastau ditue. Hologrametan Solana, Buñuel, Valle eta Franco bera agiriko dira. Pabilio 6ko Antzerki Laborategiak produzidu dau antzezlana.

El Cavaret Billano de la Ribera 25era izango da ikusgai, 23:30tan. Eguzki Zubia eta Lander Otaolak dira zuzendariak. Zubia, Ylenia Baglietto, Mitxel Santamarina eta Jorge Santos aktoreek agerraldi bakotxean konbidadu bat eukiko dabe, besteak beste, Enriqueta Vega eta Eneritz Artetxe aktoreak, Jon Zabal magoa, Juego de Damas taldeko kideak edo Nahiara Santacoloma jantzaria.

Bilboko sasoibateko variettes antzerkia dakar gogora ikuskkizunak. Carrasco Bilbao anaiek zuzentzen daben kabaret xelebrean gauzatzen da vaudeville zoro eta satiriko hau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu