Hilaren 25ean abiatuko da Lantenon Arabako Bertsolari Txapelketea, 'Lotu!' lemapean

Bizkaie! 2013-01-21 10:47   Bertsolaritzea

2013ko Arabako Bertsolari Txapelketea hilaren 25ean hasiko da Lantenon. Finala, martiaren 16an jokatuko da. Danetara 30 bertsolari izango dira lehian. Txapelketearen zehaztasunak Abornikanoko Abel Enbeitaren baserrian egindako aurkezpenena emon zituen.

Bertsolari eta bertsozaleen sorgunea izan da Abornikanoko Abel Enbeitaren baserria. 1982.urtean bertan izan ziran Martin Imentza, Xabi Rico, Amaia Otsoa, Txipi Ormaetxea eta Rikardo Gonzalez de Durana. Gasteizen bertso-eskolea sortzeko asmoa euken, eta Abel Enbeitaren laguntzinoa behar eben. Hogeita hamaika urte pasau ostean, 45 lagunetik gora batu ziran leku berean zapatuan, bertan aurkeztu zan-eta 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketea, Lotu! lemepanean.

Arabako Bertsozale Alkarteko arduradunek txapelketearen zehaztasunak azaldu zituen. Danetara 30 bertsolari izango dira lehian, 5 kanporaketetan banatuta: Lanteno, Elosu (urtarrilak 25 eta 27) eta Agurain, Laudio eta Lantziego (zezeilak 1, 2, 3). Finalaurrekoak Izarran (zezeilak 16), Aramaion (zezeilak 23) eta Dulantzin (martiak 2) jokatuko dira. Eta finala martiaren 16an, zapatua, egingo dabe, 17:30ean Gasteizko Printzipal Antzokian.

Kanporaketak bazkari edo afari formatuan jokatuko dira eta prezioa 20 euro izango da. Finalaurrekoak, barriz, jaialdi itxuran egingo ditue, 6 euroan (4an, bazkideak). Finalerako sarrerak aurretik ipiniko dira salgai www.bertsosarrerak.eu webgunean, 10 euroan (7 euro, bazkideak; 3 euro, 16 urtetik beherakoentzat).

Ondoko bertsolariek hartuko dabe txapelketan: Asier Otamendi, Xabi Igoa, Unai Mendibil, Irati Anda, Maria Izaga, Orlando Arreitunandia, Iñaki Viñaspre, Beitto Martinez, Rikardo Gonzalez de Durana, Paula Amilburu, Maialen Saez de Okariz, Xabi Lopez de Santiago, Oihane Perea, Ruben Sanchez, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iker Olabarrieta, Jon Ruiz de Pinedo, Ander Solozabal, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Beñat Oribe, Iker Pastor, Jagoba Apaolaza, Manex Agirre, Zigor Enbeita, Juan Mari Juaristi, Ainhoa Comas, Unai Bengoetxea eta Iñaki Tena

Lotu! izango da aurtengo txapelketearen lemea, eta bertsolari gazte baten detailea txapelketako irudia. Ekaitz Elorriagak Arabako BertsozaleAlkarteko buruak adierazo eban lez, txapelketeak bertsozale guztiak lotzeko balio izan dau. Garai desbardinetako gazteen artean loturea egon da azkenengo 30 urteotan, Arabako bertsolaritzea eten barik berriztau da, gaur garena gara izan diralako. Ganera, Elorriagak boluntarioen beharra eskertu eban, hori barik ez zan posible izango urte bian behin antolatzen dan txapelketa hau.

Abel Enbeitak gogoratu eban zelan 1982an bost lagun ausart etorri jakozan etxera laguntza eske, Gasteizen bertso-eskolea egin gura ebela era.

Arabako Bertsozale Alkartearen webgunean txapelketeari buruzko informazino guztia ipini dabe, www.arababertsozale.org gunean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu