'Aldapak leunduz', Ibilaldia 2013ko kantea eta bideoklipa prest

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-28 14:53   Euskerea berbagai

Aldatsak apurka-apurka igoten dabil Portugaleteko Asti Leku ikastolea, aurtengo Ibilaldiaren antolatzailea. Ibilaldiko kantea eta bideoklipa prest dagoz daborduko, biak aurtengo jaiaren leloaren izenburu berekoak: Aldapak leunduz. Kherau talde bizkaitarrak sortu dau abestia. Maiatzaren 26an hartuko dau Portugaletek 35. Ibilaldia jaia.

Ibilaldia erronka handia da Juan Carlos Gomez Ibilaldia alkarteko arduradunak aurkezpenean esan dauenez, baina Ezkerraldean be zailtasunak ganditu eta egoerea gatxa izan arren aldapak leuntzen gabilz. Asti Lekuko zuzendari Jesus Mari Etxebarriak be eskualdeko aldatsak izan ditu berbagai, baina harek be leunduko doguz agindu dau.

Bideoklipa modu artisauan egin dabela azaldu dau Etxebarrriak, ikastolatik urten barik. Fernando Valgañonen gidaritzapean, makina bat ume, guraso, ikasle ohi eta irakasle ibili dira bideoa prestetan.

Ibilaldiko leloa izan dau ardatz Kherau taldeak, eta horren inguruan eregi eben kantea. Aldapa leundun izan da oinarria, baina guk sartu dogu beste azpileloren bat bere, gogoratu dau Iker Lopez de Bergarak.Abestiaren grabazinoan lau musikari ezagunen parte-hartzea izan dabela azpimarratu dau: Gatibuko Alex Sardui, Hesianeko Zuriñe eta Vendettako Peio eta Ruben.

Kherau taldea 2010ean sortu zan, euskal folk musikea joteko asmoz. Gaizka Andollo (kajoia, djembéa eta perskusinoa), Aitor Esteban (Baju elektrikoa), Iker Lopez de Bergara (ahotsa, albokea eta txirulea), Ibon Ordoñez (ahotsa, gitarrea, mandolinea eta bouzoukia) eta Alex Garcia (trikitixea) dira talde bizkaitarraren bost kideak.

Aldapa leunduz bideoklipa ikusgai, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu