Jon Arretxek '612 euro' Toure detektibearen bigarren nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2013-05-24 12:36   Kulturea

Toure detektibearen bigarren istorioa idatzi dau Jon Arretxe idazle basauriarrak, 612 euro (Erein). Bilboko San Frantzisko auzoan kokatu dau hau nobela hau be, uriko Afrika txikian, Euskal Herriko ghettorik handienean.

Toure detektibearen bigarren istorioa idatzi dau Jon Arretxe idazle basauriarrak, 612 euro (Erein). Bilboko San Frantzisko auzoan kokatu dau hau nobela hau be, uriko Afrika txikian, Euskal Herriko ghettorik handienean. Ustezko anaia baten bisitea jasoko dau protagonisteak, eta horrek arazoak besterik ez deutsoz ekarriko.

San Frantzisko auzoneko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria, egileak berak aurkezpenean adierazo ebanez. Anaia, edo behintzat anaia dala dinoen gizona, jartorko bisitan Bilbora, eta lekua egingo deutso beste makinatxu bat lagunegaz batera bizi dan etxean. Baina, erabagi horren erruz hamaikatxu arazo sortuko dira, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastauko dabenak.

Igaz argitaratutako 19 Kamera nobelearen jarraipena da 612 euro kaleratu barria. 612 euro erakundeek behartsuenei hilero emoten deutsen dirua da, sanfrantziskotar askoren esperantzea bizirik irauteko, azaldu eban Arretxek.

Istorioa San Frantziskon bertan idatzi dau, eta han bizi izan da liburua osotu bitartean, lagun batek itxitako etxean. Auzunea eta bertan bizi diranak ezagutzeko modurik aproposena begitandu jakon. Personaia asko errealidadetik atara ditu, Toure bera, berbarako. Euskal Herriko ghettorik handiena da San Frantzisko, bertan batez be afrikarrak bizi dira gaur egun.

Ereinek euskeraz eta gaztelaniaz argitaratu dau Arreseren nobela barria, gaztelaniazko itzulpena Cristina Fernández Blancok egin dau.

Jon Arretxe (Basauri, 1963) Euskal Filologian doktorea da eta Heziketa Fisikoan lizentziaduna da. Egile polifazetiko da, aspalditik dau ogibide idaztea, eta kantau be egiten dau, Bilboko eta Iruñeko Opera Koruetan. Hogei bat liburu idatzi ditu, tartean bidaia-narrazinoak (7 kolore, Tubabu, Oroituz), umorezko istorioak (Ostegunak, Ostiralak), bildurrezkoak (Sustrai beltzak) eta nobela baltzak (MortoVivace, Fatum, Tangerko ametsak, 19 kamera, 612 euro).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu