Mikel Laboa Katedreak sormen eta ikerkuntza arloko hainbat deialdi aurkeztu ditu

Bizkaie! 2013-05-31 16:39   kulturbiz

UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bidez bultzatua, Mikel Laboa Katedrearen helburu nagusia da euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea eta gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberastea.

UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bidez bultzatua, Mikel Laboa Katedrearen helburu nagusia da euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea eta gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberastea.

Mikel Laboa Katedreak sormen eta ikerkuntza arloko hainbat deialdi aurkeztu ditu gaur goizean. Ekitaldian honako honeek parte hartu dabe: Martin Garitano, Gipuzkoako diputadu nagusia; Amaia Maseda, UPV/EHUko Hedakuntzearen eta Transferentziaren arloko errektoreordea; Juan Kruz Igerabide, Mikel Laboa Katedrearen zuzendaria; eta, Gidor Bilbao, Mikel Laboa Katedrearen laguntzaile iraunkorra. Ekitaldian izan da Marisol Bastida, Mikel Laboaren alarguna be.

Mikel Laboa katedrearen helburuetako bat da Laboaren beraren lana, euskal folklorea eta gaur egungo arte-adierazpenak aztertzea. Horren haritik, honako diru-laguntzino honeen deialdia egiten dau katedreak aurtengo ekitaldirako:

- Doktorego-tesi bat egiteko unibersidade-bekea, unibersidadeko doktorego-bekakaz homologatua. Mikel Laboari edo gitxi ikertutako arte-arloei emongo jake lehentasuna. Proiektua aurkezteko epea: 2013ko bagilaren 26a.

- Ikerketa-lan monografiak egiteko 3 diru-laguntzino (3.000 eurokoak). Master-amaierako lanak lehenetsiko dira. Proiektua aurkezteko epea: 2013ko bagilaren 26a.

- Sormen artistikoa bultzatzeko 2 diru-laguntzinoa (3.000 eurokoak). 35 urtetik beherakoentzat. Arloak: antzerkia eta arte plastikoak. Proiektuak aurkezteko epea: 2013ko bagilaren 26a.

- Mikel Laboa saria: Doinua hitz, hitza doinu. 35 urtetik beherakoentzat. Kanta bat aurkeztuko da grabauta eta doinuaren eta berben kalidadea eta bien arteko buztarketea sarituko dira. Lehen saria: 3.000 euro. Eta bi akzesit: 1.000 eurokoak. Aurkezteko epea: 2013ko irailaren 16a.

Informazino gehiago eta deialdien testu osoa Mikel Laboa Katedrearen orrian: www.ehu.es/laboakatedra

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu