Igor Elortza bertsolari durangarra nagusi izan da Legazpiko kanporaketan

Bizkaie! 2013-10-21 11:14   Bertsolaritzea

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azkenaurreko kanporaketan Igor Elortza izan da irabazlea, eta halan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau. Durangarrak 679 puntu lortu zituan. Beñat Lizasok, Jokin Urangak eta Iñigo Mantzizidor Mantxi-k be aurrera egin dabe.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azkenaurreko kanporaketan Igor Elortza izan da irabazlea, eta halan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau. Durangarrak 679 puntu lortu zituan. Beñat Lizasok, Jokin Urangak eta Iñigo Mantzizidor Mantxi-k be aurrera egin dabe.

Sarrera guztiak aldez salduta egozan Legazpin, 700 bertsozalek bete eben Urbeltz frontoia. Zapatuko saioko puntuazinoak ondokoak izan ziran: Igor Elortzak, 679 puntu; Beñat Lizasok, 643; Jokin Urangak, 637; Iñigo Mantzizidor Mantxi-k, 632,5; Ainhoa Agirreazaldegik, 600,5; eta, Oihana Bartrak, 587.

Legazpin lortutako puntuei esker, Elortza zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Zemendiaren 10ean, Tolosan jokatuko dan bigarren finalaurrekoan, Unai Iturriagagaz eta oraindino erabagiteko dagozan beste lau berstolarigaz egin beharko dau kantuan.

Orain arteko sailkapenari jagokonean, Agin Laburu (699,9 puntu) dago lehenengoa, eta bere ostean, Beñat Gaztelumendi (695,5 puntu) eta Igor Elortza (679 puntu). Hirurak dagoz finalaurrekoetarako sailkatuta. Zerrendako hurrengoak Jone Uria (677), Jexux Mari Irazu (666), Jon Martin (654), Alaia Martin (653), Julio Soto (653), Xabier Silveira (652), Unai Agirre (650,5), Beñat Lizaso (643), Amaia Agirre (642,5), Nerea Elustondo (639,5), Jokin Uranga (637), Iñigo Mantzisidor (632,5), Odei Barroso (632) eta Fredi paia (631) dira. Martin eta Soto be sailkatuta dagoz, eta ganerakoak puntuazinoaren arabera sartuko dira.

Asteon, urriaren 26an, zapatuan, egingo dabe azkenengo kanporaketea, Oionen. Hitzordua 17:30ean izango da, Arroyo I frontoian. Hantxe ibiliko dira bertsotan Eneritz Zabaleta Apaolaza, Etxahun Lekue Etxebarria, Iratxe Ibarra Foruria, Maddi Sarasua Laskarai, Manez Agirre Arriolabengoa eta Miren Amuriza Plaza. Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eu atarian dagoz salgai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu