Durangoko 18. Euskal Denda azokeak 14.000 bisitari izan ditu

Bizkaie! 2013-12-09 14:35   Kulturea

Durangoko 18. Euskal Denda azokeak bart zarratu zituan zituen ateak egundoko arrakasteagaz. Danetara, 14.075 lagun pasau dira azokatik, eguneko batez bestekoa 4.691 bisitari izanik, aurreikusitakoa gaindituz, igaz 4.030 izan baitziran.

Durangoko 18. Euskal Denda azokeak bart zarratu zituan zituen ateak egundoko arrakasteagaz. Danetara, 14.075 lagun pasau dira azokatik, eguneko batez bestekoa 4.691 bisitari izanik, aurreikusitakoa gaindituz, igaz 4.030 izan baitziran. Edizino honetako leloa Artisautza eskura izan da, eta barriro be Euskal Herriko artisautzearen erakusleihorik garrantzitsuena izan da.

Euskal Herriko artisautza tradizionala sustatzeko alkartea dan Arbasoren ustez, barriro be Euskal Denda azokeak harrera oso ona izan dau. Akaso publikoaren leialtasunari esker izan da, eta hori nabarmendu behar dogu, gero eta jente kontzietzatutagoa jatorkulako eta hori dana salmentetan igarri dogu, balorau du Arbasoko presidente eta Euskal Dendak azokearen zuzendari Bernat Vidalek.

Euskal Dendearen helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti be Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Profesional honeek biziraungo badabe, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusarazotea, azaldu dau.

Euskal Dendeak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izan ditu. Danetara, 52 erakusketari batu ditu, artisau arabar, baxenafar, bizkaitar, gipuzkoar, lapurtar eta nafarrakaz. Aurreko edizinoetako kopurua antzekoa izan da, baina, nobedade moduan, aurten, hamar profesionalek lehenengoz parte hartu dabe.

Beste behin, Bizkaia izan da ordezkari gehien izan dituan lurraldea, 23 artisaugaz; Gipuzkoak 15 izan ditu, Nafarroak hamar, Arabak bi, eta Nafarroa Behereak eta Lapurdik bana. Sektorekako ordezkaritzeari jagokonez, honakoak izan doguz: zortzi nekazaritzako elikagaien arlokoak, bost beirakoak, bederatzi metalekoak, bat gehiago igazko edizioan baino. Era berean, zeramikako lau eta egurra lantzen daben zortzi izan dira aurten. Zaharbarritzaile bat be izan da.

Ehungintzeari jagokonez, bederatzi erakusketari izan dira, eta larrugintzan bost. Era berean, denporea eta espazioa emon jakez koadernaketearen munduari, euskal kirolari eta kosmetikeari. Birziklatutako objektuek be erakusmahaia izan dabe.

Euskal Dendearen arauetako bat bisitariak artisautza tradizionalean sartzea da, asmoa antxinako lanbideak ezagutarazotea eta horreetan sakontzea baita. Horregaitik, bada, zuzeneko erakustaldien alde egiten da urtero, horixe baita azokearen zutabeetako bat, eta aurten be izan dira artisauen erakustaldiak, arrakasta handiagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu