Badator XIV. BreakOnStage, Nazinoarteko Kultura Urbanoen Jaialdia

Bizkaie! 2014-02-19 13:38   kulturbiz

Martiaren 29an, Bilbao Arenan 19:00etatik aurrera BreakOnStage jaialdiaren 14. edizinoa izango da. Agertokiko kultura urbanoagaz lotutako jaialdirik garrantzitsuena da estadu mailan, eta erreferente bat da mundu osoan. Bi ordutan iraupen laburreko 20 ikuskizun taularatuko dira: jantzak, musikea, kirola, irudiak, akrobaziak...

Martiaren 29an, Bilbao Arenan 19:00etatik aurrera BreakOnStage jaialdiaren 14. edizinoa izango da. Agertokiko kultura urbanoagaz lotutako jaialdirik garrantzitsuena da estadu mailan, eta erreferente bat da mundu osoan. Bi ordutan iraupen laburreko 20 ikuskizun taularatuko dira: jantzak, musikea, kirola, irudiak, akrobaziak... dana kultura urbanoaren ikuspegitik begiratuta. Eta ondoren hip-hop kontzertua.

BreakOnStage jaialdian, ibilbide bikaina izan daben eta nazinoartean kultura urbanoaren erreferente bihurtu diran hainbat artista batuko dira. Breakdancearen alorrean Europako talderik onenak datoz: Holandatik The Ruggeds, Frantziatik Inesteam eta Espainiatik Rst Crew besteak beste. Los Angeles uritik Poe One break jantzari mitikoa dator epaile lanak eta ikuskizuna eskaintzera; Sueziako Kaynix jantza-urbano talde famatua nabarmentzekoa da, baita Chey jantzariaren show barriaren estreinua.

Musikearen alorrean, Vocaliks Human-Beatbox show ikusgarria eta Rayden hip hop taldearen kontzertua azpimarra daitekez.

Kirolaren alorrean, barriz, Dirt Jump Lehiaketan, ranpa erraldoian bizikleteagaz salto ikusgarriak egingo ditue Ibai Gaztelumendi, Mikel Lazkano, Martxel Arribillaga eta Jon
Sagredo espezialistek.

Barrikuntzei jagokenez, aitagarriena Bost Urban Dance lehiaketea da. Euskal Herriko 5 jantza-urbano talde onenak lehiatuko dira eta 3000€ banatuko dira saritan. Honezkero, sailkapen jaialdiak martxan dira parte-hartzeaileak izentetako.

Aurten sarreren prezioetan be barrikuntzak dagoz: 10 urte arteko ume batek doban sartzeko aukerea izango dau nagusi batek lagunduta badoa. Bestetik azken urteotako prezioak mantetzen dira eta sarrerak salgai dagoz kutxazainetan eta interneten: Aurrez 10€, nagusia 10 urte arteko umeagaz 12€, lehiatilan 12€ eta Kutxabank gazte txartelagaz 8€.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu