'Kanala' disko barria, Enkore taldearen bigarren amesa

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-02-20 13:51   Musikea

Hamar kanta dituan diskoa aurkeztu barri dau Bilboko Errekalde auzoko laukoteak, Kanala (Oihuka). Rock zuzena eta hardcorea dira Enkoreren ardatzak, baina esperimentau eta beste gauza batzuk probau ditue. Hilaren 28an aurkeztuko dabe jentaurrean Kanala, Bilboko RockStar aretoan, 20:30ean.

Hamar kanta dituan diskoa aurkeztu barri dau Bilboko Errekalde auzoko laukoteak, Kanala (Oihuka). Rock zuzena eta hardcorea dira Enkoreren ardatzak, baina esperimentau eta beste gauza batzuk probau ditue. Hilaren 28an aurkeztuko dabe jentaurrean Kanala, Bilboko RockStar aretoan, 20:30ean.

Enkore taldeko lau kideak ume-umetatik ezagutzen dabe alkar, eta aspalditik dabilz gitarra eta bateria artean. Enkore dira Xabi Hoo (ahotsa), Aitor Gallastegi (bajua), Urtzi Iza (gitarrea) eta Alvaro Olaetxea (bateria). Taldea 2009an sortu zan, eta handik urte bira Gaztea Maketa Lehiaketako epaimahaiaren saria irabazi eben. Ep bat eta single bat autoproduzidu ditue. 2012an euren lehenengo diskoa argitaratu eben, Faktore komunak, eta orain bigarrena daukie eskuetan, Kanala.

Lehenengoa amesa izan zan lez, bigarren diskoa ames barria da Enkoreko kideentzat. Pozik gagoz -esan dau Xabi Hook- amesa biziten segiduten gagozalako. Inoiz egindako kantarik onenak dirala dinoe, musikari lez hazi egin gara. Ez dira ausartu heldutasun berbea esaten, baina bide horretan aurrera doazela uste dabe. Edozelan be, bigarren diskoa zainduagoa eta helduagoa da.

Hamar kantek arimea daukie, gu garan arimea, euren esanetan. Abestiak sortzeko prozesua aldatu egin dabe, eta azkenengo emoitzan igarten dala eresten deutso Urtzi Izak. Ez da ezer aldatu funtsean, baina egiteko moduak kantak eurak aldatu ditu. Melodia sinpleetatik abiatu gara oraingoan, azaldu dau.

Esan beharrekoak esan dituala-eta, gustura dagoz Kanala diskoagaz, egin nahi genduan diskoa egin dogu. Jagoba Ormaetxeak produkzinoan egindako lana nabarmendu dabe, gauza desbardinak egiteko aukerea emon deutsielako.

Zezeilaren 28ko kontzertuaren ostean, Lemoan joko dabe, martiaren 28an, Gaztetxean, eta Gernikako Astran, apirilaren 4an.

Daborduko ikusgai dago Airea singlearen bideoklipa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu