Ibilaldia 2014k badauka kantea, 'Euskararen bihozfera'

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-02-20 14:43   Musikea

Bagilaren 1ean egingo da aurtengo Ibilaldia jaia, Gernika-Lumon. Seber Altube ikastoleak hileak daroaz lemea, egitarua, ibilbidea... eta kantea atontzen. Gaur aurkeztu dabe Ibilaldiko abestia, Euskararen bihozfera, Bilboko Kafe Antzokian. Aurkezpen jaia herrian bertan egingo dabe, barikuan, hilak 21, Astran, 19:00etatik aurrera.

Bagilaren 1ean egingo da aurtengo Ibilaldia jaia, Gernika-Lumon. Seber Altube ikastoleak hileak daroaz lemea, egitarua, ibilbidea... eta kantea atontzean. Gaur aurkeztu dabe Ibilaldiko abestia, Euskararen bihozfera, Bilboko Kafe Antzokian. Aurkezpen jaia herrian bertan egingo dabe, barikuan, hilak 21, Astran, 19:00etatik aurrera.

Ibilaldia alkarteko buru Juan Carlos Gomezek, Seber Altube ikastolako presidente Nagore Iturbek eta kantearen egile Jon Urriolabeitiak emon ditue abestiaren ganerako argibideak.

Ibilaldiko kantea aukeratzeko lehiaketea antolatu eban Seber Altube ikastoleak. 16 lan jaso zituen, abesti asko, Iturberen esanetan. Oso gatxa izan da aukeraketea egitea, ganeratu dau. Baldintza jakin batzuk bete behar zituan beharrak: euskeraz izatea, Euskararen bihozfera eta Ikastola berbak sartzea eta taldekideetako bat gitxienez Busturialdekoa izatea. Danean artean, Jon Urriolabeitia eta Gorka Leonen proposamenak irabazi eban.

Epaimahaian idazle bi eta musikari bi izan dira, letrea musikea besteko garrantzitsua dalako, nabarmendu dau Iturbek. Berben egilea Seber Altube ikastolako ikasle izandako Galder Urzaa da. Seber Altubeko leiho-begietatik / Euskal Herriko lau haizetara / ikastola eta euskarari omenaldi bat / jalgi direlako plazara, holan hasten da kantea.

Urdaibai euskerearen biosferea dala dinoe antolatzaileek, azpieuskalki eta euskaldunon dibersidade handia dago. Eta Seber Altube biosfera horren erdi-erdian dago. Ideia horregaz lotu dabe Ibilaldiko lemea eta kantea bera be.

Talde ederra batu da Euskararen bihozfera kantearen inguruan: Gorka Leon (bateria), Joseba Urruela (bajua), Jon Urriolabeitia (gitarra elektrikoa), Mikel Nuñez (hamonnda), Aratz Diez (tronboia), Gorka Fernandez (tronpetea) eta Eguzkiñe Jorrin (saxoa); eta Iñigo Eiguren, Gentza Madariaga, Itziar Muniategi eta Antton Uriarte kantariak. Ikastolako ume talde batek be parte hartu dau, koruak egiten: Maddi Gerrikaetxebarria, Liloye Richard, Naia Ellis, Olatz Erkoreka, Nerea Ordeñana eta Naiara Sanchez. Lorentzo Records estudioko Aitor Arino izan dabe izan dabe teknikari.

Rocka, ska eta reggaea nahasten ditu abestiak, kantetako eta jantzan egiteko aproposa Urriolabeitiaren eretxiz. Ondo funzionatuko dauela uste dot, zahar eta gazteei gustauko jakie adierazo dau. Ibilaldiko kantea egiteko aukerea benetan ederra dala azpimarratu dau, opari bat da musika batentzat.

Kantea prest dago, eta egunotan bideoklipa grabetan dabilz, bien bitartean makin off-aren irudiak ipini ditue sarean ikusgai, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu