'Nebraska'

Karolina Almagia 2014-02-21 10:31   Zinema kritikak

Dramea eta komedia batzen ditu Nebraska pelikuleak, hitz gitxi eta irudi esanguratsuak. Tristea da batzuetan, amaieran irrifarre bategaz amaituko dogu, eta eskertzen da. Zuzendariak bere pelikularik errazena, baina sakonena egin dau, eta asmau dau.

-Zuzendaria: Alexander Payne
-Gidoia: Bob Nelson
-Musikea: Mark Orton
-Interpreteak: Bruce Dern, Will Forte, Stacy Keach, Bob Odenkirk, June Squibb,
-Produktorea: Bona Fide Productions
-Iraupena: 115 minutu
-Generoa: Drama-komedia
-Herrialdea: Ameriketako Estadu Batuak


The Descendants egin ondoren, Alexander Payne artifiziorik bako hizkuntz naturala dauen film personal bategaz bueltau da. Nebraska road movie hunkigarria da, Bruce Dern eta Will Forte aktoreek interpretazino ederra eskaintzen deuskue. Lehenengoa adineko aita da; spam bidez, miloe bat dolar irabazi dituala jaso dau. Zentzunbakokeria galanta, iruzur nabarmena, bainak berak ames egiten dau, eta amesa gauzatu gura dau, bizitzan egingo dauen azkenengo zorakeria. Will Forte ames horretan laguntzea erabagiten dauen semea da. Euren ondoan, bigarren mailako personaia zoragarri eta bikain interpretautakoak topauko doguz.

Dramea eta komedia batzen ditu pelikula honek, hitz gitxi eta irudi esanguratsuak. Tristea da batzuetan, amaieran irrifarre bategaz amaituko dogu, eta eskertzen da.

Nebraska Amerika sakon-sakonera egindako biajea be bada. Semeak aitaren ganeko hainbat konturen barri izango dau biaje horretan, antxinako maitasun istorioak, emazteagaz bizi izandako gorro-amodio hartu-emona, ezkutuko familia-sekretuak... Bizitza oso bat agiri da kilomeatroak aurrrera doazela.

Sideways (Entre copas) pelikulearen zuzendariak bere pelikularik errazena, baina sakonena egin dau, eta asmau dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu