Atzerriko ikasleak euskerea ikasten dabilz Zornotzako Barnetegian

Bizkaie! 2014-02-21 13:42   Euskerea berbagai

Txile eta Argentinatik heldutako Pablo Andres Valdebenito, Estefania Garizoain eta Juan Manuel Yacominik osotu eben urtarrileko taldea, eta zezeileko egonaldian Isidora Josefa Ramirez eta Patricia Stella dagoz Zornotzan.

Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai Fundazinoak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, joan dan urtarriletik ikasle atzerritarrak Zornotzako Barnetegian dabilz euskerea ikasten.

Txile eta Argentinatik heldutako Pablo Andres Valdebenito, Estefania Garizoain eta Juan Manuel Yacominik osotu eben urtarrileko taldea, eta zezeileko egonaldian Isidora Josefa Ramirez eta Patricia Stella dagoz Zornotzan.

Neguko ikastaro honeek 20 egunekoak dira, eta ikasleek sei eskola ordu izaten ditue egunero. Udako egonaldietan izango diranek 15 eguneko txandak egingo ditue, egunean zazpi eskola ordu betez. Danetara, 25 ikasle bialduko ditu Etxepare Institutuak Zornotzako Barnetegira 2014an; aitatutako neguko bost horreez gan, udan beste 20 (garagarrilean eta abuztuan). Udako egonaldietako ikasletako bat Aurten euskara bai! lehiaketearen irabazlea izango da.

Hitzarmen honegaz, euskal hizkuntzearen eta kulturearen ezagutza euskerearen eremua baino harago eroan nahi da, beste herri batzuek euskerearen eta euskal kulturearen alderdirik esanguratsuenak ezagutu deiezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu